Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Kazetarien Euskal Elkarteak aurtengo zortzi sariak bart eman

Kazetarien Euskal Elkarteak aurtengo zortzi sariak bart eman

Amatiño 2023/11/09 17:10
“2023an gaude. Agian garaia da Euskal Herrian gehienbat gaztelaniaz ari diren hedabideek beste urrats bat jorratu dezaten euskararen erabilpenaren alorrean. Onerako litzateke, ona da, euskararentzat, ona da gizarte osoarentzat, eta ona da hedabideentzat eurentzat ere”.
Kazetarien Euskal Elkarteak aurtengo zortzi sariak bart eman

Martxelo Otamendi, bart

“Ibilbide Profesionala”ri dagokion saria jaso osteko hitzunea baliatu zuen Martxelo Otamendik esan nahi zituenak esateko eta aurrez aurre zeuzkan erdal hedabideen ordezkariei atxikimendu gehiago eskatzeko. “Ez nuke nahi inor mindu, baina ez da sarri suertatu izaten honenbeste kazetariren aurrean hitzegin ahal izatea”.

Bilbon izan da bart Euskal Kazetaritza Sarien Gala, non Kazetarien Euskal Elkarteak 2023 urteari dagokion sari-emanaldia burutu zuen sektorearen aurrean eta herri-agintarien zein babesleen laguntzaz. Aurkezpen-lanetan, Luz Tejerina eta Xabier Euzkitze. Aurtengo sariak eta sarituak, berriz, honako hauek

 Euskal Kazetaritza saria: Silvia Intxaurrondo, RTVEko “La hora de la 1” programaren arduradun eta aurkezleari. 

 Ingurumen-kazetaritza saria: Berria egunkariko Iñaki Petxarroman kazetariari.

 Kazetaritza Digitala saria: Alex Gibelalde, EiTBko "Primeran" proiektuaren arduradunari.

 “José M. Portell” adierazpen-askatasun saria: Jordi Evoleri, “No me llame Ternera” ekoizpena dela-eta.

 “Juantxu Rodriguez” fotokazetaritza saria: Marivi Ibarrola argazkilariari, “80. hamarkadako mugida madrildarra” delako ekoizpenarengatik.

 Oiartzun Soziala saria: Radio Bilbao irratiari, sortu zeneko 90. Urtebetetzean.

 Ibilbide Profesional saria: Martxelo Otamendiri, 30 urtean egindako kazetari-lan anitz eta eskergaren ondotik.

Horrez gainera, Ohorezko Saria, ex aequo, hil berri diren Yolanda Alicia (Tele7) eta Antonio Álvarez Solís kazetariei.

Sariez kanpo, Oihana Goirienak, batere epaiketarik gabe Polonian 620 egun preso daramatzan Pablo Gonzalez kazetariaren emazteak, senarrak berak propio idatzitako gutuna irakurri zuen.

.

Kazetari sarituak 2023
Bart sarituak, Kazetarien Euskal Elkarteko zuzendariekin batera.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: