Nafar Serbia
amat
2007/12/04 08:06
Batek daki gero, Kosovok independentziarik lortuko ote duen hurrengo egunetan. Baina, zer gerta ere, independentziarik lortzekotan, ez da behintzat eskubide historikoengatik izango, independentziazaleek hauteskundeak irabazi dituztelako baino.
Erantzunik ez
Quirola eta kirola
amat
2007/12/02 20:16
Jose de Arteche zenak aitortu zuen (De Berceo a Carlos Santamaría, 1968), berak neologismotzat jo arren "quirola" XIII. mendeko hitza zela, Justo Garatek gogoratu bezala (Euskera XII, 1967) Berceoren olerkietan azaltzen da-eta.
Sabino Arana, Euzkadiren aita
amat
2007/11/25 10:46
Euzko Alderdi Jeltzaleak atzo gomutatu zuen, Sukarrietan, bere sortzailearen heriotzaren 104. urteurrena eta, Durangoko azokaren bezperetan berriz, aurreko astean aurkeztu zuen Elkar argitaletxeak Jurgi Kintana Goiriena historilariak landutako Sabino Arana Goiri. Euzkadiren aita (1866-1903) deritzan biografia.
