Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Diskurtso freskoa

Diskurtso freskoa

Amatiño 2008/05/04 15:42
Auskalo iraultza den, gogoeta, hausnarketa edo eztabaida irekia baina, zer nahi delarik, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politika sailburuordearen eraginez Euskararen Aholku Batzordeak plazaratu digun "XXI. mende hasierarako hizkuntza politikaren oinarriak" deritzan dokumentuak haize-bolada freskoa dakar.

Zalantzarik ez gero, euskararen egoera orain 25 urtekoa baino askoz ere hobea dela gaur egun baina, egia ere bada, orduan itxaro ez genituen kontraesanak ere dezente asko azaldu zaizkigula. Lau dira, aurrera begira, Patxi Baztarrikak laburbildutako abiapuntuak: erabilera, atxikimendua, kontsentsua eta transbersalitatea.

Lehen eta behingoz, euskararen erabileraren garrantzia azpimarratu beharra, bestelako iritzi, gurari eta estatistiken balioak ukatu barik, erabilera bera da-eta edozein hizkuntzaren egiazko osasunaren termometrorik fidagarriena.

Ezin bestekoa ere, atxikimendua. Ondo daude eta beharrezko segurutik legeak, planak, egitasmoak, arauak eta diru-laguntzak baina guzti horrek ezer gutxi balio du hizkuntzak herritarren atxikimendurik bereganatzen ez baldin badu.

Atxikimendua, berriz, ez abertzaleen edo euskaltzaleena soilik, herritar guztiena baino. Edozein gizarte demokratikotan, egitasmoek aurrera egingo badute, ideologia guztien arteko kontsentsua behar dute, kolore guztien onespen politikoa eta soziala.

Eta onespen politiko eta sozial hori lortu ahal izateko, beharrezko zorioneko transbertsalitatea, guztion artean egin beharra alegia. Korrikalaririk bizkorrenen eskabideak gogoan izanik, baina makalenen ahalmen urriak ahaztu barik, hizkuntzaren etorkizuna guztion artean adostutako erritmoak baino ez baitu segurtatuko.

Deia, 2008.05.05

 Patxi Baztarrika

Informazioa: XXI. mende hasierarako hizkuntza politikaren oinarriak

Patxi Baztarrikaren azalpena: XXI. mende hasierarako hizkuntza politikaren oinarriak

Iritzia:XXI. mende hasierarako hizkuntza politikaren oinarriak

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: