Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Euskara, guztiona

Euskara, guztiona

Amatiño 2008/05/06 07:37
Eusko Jaurlaritzak plazaratu ditu XXI. mende hasierarako hizkuntza politikaren oinarriak. Laburtu beharraren beharrez, proposatzen zaiguna zera da: “Euskara euskal hiritar guztion ondarea da; eta, hain zuzen ere, guztiona denez gero, guztion artean erabaki behar dugu euskararen hizkuntza politika”.

Proposamen xinplea, logikoa eta edonork ulertzeko modukoa, nahiz eta gero, praktikan, denok onartu ez.

Izan ere, ondo dakizu entzule, hitzetik hortzera aipatu ohi dugula euskara  Euskal Herriaren hizkuntza dela, euskal herritar guztiena... Baina gero, ostera, benetako erabakiak hartzerako orduan, zuk eta biok sarri hitzegiten dugu euskara euskaldunona bakarrik balitz bezala, euskararen etorkizuna euskaltzaleok  baino erabaki behar izango ez bagenu bezala.

Hau da, euskara denona da, bai. Baita euskaraz ez dakitenena ere. Baina erabaki, euskaldunok erabaki beharko genuke batez ere, gu geu gara-eta euskaraz hitzegiten dugun bakarrak.

Auskalo horrela izan beharko ote lukeen, baina, horrela izatekotan, argi gera bedi gero zein jokotan sartzen garen. Ze, euskararen hizkuntza politika euskaldunon gustura eta neurrira egin behar badugu... ez ondoren euskararik ez dakitenei laguntzarik, elkartasunik edo inplikaziorik eskatu.

Eta hori gertatzen den egunean... gureak egin du.

Goiz kronika. Euskadi Irratia, 2008.05.06

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: