Gatazka morala, ez politikoa
Zer esan honelakoetan...? Ez da gero erraza gauza berririk esatea baina, betiko betikoen isiltasunaren aurrean, behar bada aukera-maukeran datorkigu Anjel Lertxundi idazleak orain sei urte Hasier Etxeberria elgoibartarrari esandakoa:
“Indarkeriak euskaldunoi ekarri digun ondarerik gaiztoena balio moralen desintegrazioa da. Zuzena ez denari ez dela zuzena esateko kemena lapurtu digu indarkeriak. Euskal gizarteak ez du, ordea, gaitza morala denik onartu, beldurra ematen baitio ispiluari begiratu eta aitortzea: gaixo nago. Ez dugu morala politikaren kriseilu jartzen ikasi. Horregatik, gure gaurko gatazka morala da, ez politikoa”.
Zaharra berri, Anduk esandakoa. Zaharra berri ETAren indarkeria eta, baita ere, zaharra berri zuzena ez denari zuzena ez dela esateko kemenik, irizpiderik eta moralik gabe geratu diren euskaldunen balorerik eza.
Goiz kronika. Euskadi Irratia, 2008.04.22
Bost idazle, 195. orrialdean. Alberdania, 2002