Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / 1968 gori-goria

1968 gori-goria

Amatiño 2008/05/11 11:50
Ez, ni ez nintzen 1968ko maiatzean Parisen izan. Hainbat urtez, udaberri hartan han egon izana nolabaiteko progresiaren ziurtagiria izan zen. Eta ez ondorio politikorik erakarri zuelako, giza-harremanetan (sexua, hedonismoa, aginte-oreka...) belaunaldi-aldaketaren ikur bihurtu zelako baino.

Lau urte lehenago idatzi zuen Umberto Ecok Apocalittici e integrati saiakera eta 1968ko maiatzean kaleratu ziren unibertsitariak apokaliptiko samarrak izan arren, azkenean integratuek irabazi zuten, hurrengo ekainean Frantziako eskuina atera baitzen indartua eta komunismoak ez baitu geroztik bururik altxatu.

Baina, Nanterre eta Sorbonako matxinadaz gainera, beste hainbat gauza gertatu zen 1968an, Paris ezezik mundu osoa zegoen-eta pil-pilean. Ezin gero ahaztu  unibertsitari frantsesen protesten suziria izan zela Vietnamgo gerra, non urte berean amerikar marinek 500 inguru ume eta emakume erail zituzten My Laiko sarraskian.

Erail ere erail zituzten Ipar Ameriketan  Robert Kennedy senatore demokrata eta Martin Luther King buruzagi beltza, beronen ametsik --I have a dream--  nahi ez zutenen eraginez. Eta, 1968an ere, sobiet armadaren  200.000 gudarik eta 5.000 tankek suntsitu zuten “Pragako udaberria”ren aldaketa nahia.  Aldi berean, Joan Manuel Serratek ezin izan zuen Eurovisioan parte hartu katalanez kantatu nahi izateagatik --gure zenbait eskola publikotan euskara estreinako onartua zen bitartean--  eta Apollo 8-ko astronautak izan ziren ilargiaren atzekaldea sekula ikusi zuten lehen gizakiak.

Stanley Kubrick-ek ere 1968an aurkeztu zuen 2001. A space oddissey eta 33 urte geroago, benetako 2001an, denok konturatu ginen zein gutxi asmatu zuen.

Segurutik bestelako gehienek bezalaxe.

Deia, 2008.05.12

 Paris

 Vietnam

 Praga

markos zapiain
markos zapiain dio:
2008/05/11 16:59

amatiño, eco-ren izena humberto barik umberto, ea deiakoei garaiz abisatzen diezun; laster arte

amatino
amatino dio:
2008/05/11 21:31

Bai. Nik deitu aurretik ere, zuzendua zegoen. Zenbaitetan, zuzentzaileak zuzentzailearenak egiten ditu eta, oraingoan behintzat, bai. Edozein modutan, eskerrik asko, nik ez nuen-eta bestela nere hemengorik zuzenduko.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: