Koldo Mitxelenarenaren lehen herena joan da
Amatiño
2012/10/12 00:50
Bart 25 urte Koldo Mitxelena hil zela eta, 34 inguru, nolabaiteko elebitasun orekatua lortu ahal izateko ehun urte edo hiru belaunaldi behar izana iragarri zuela, 1978-1979 ikasturtearen hasieran. Hitzaldi osteko galderetan hainbat entzulek, epe luzeegia iritzita edo, adostasunik eza azaldu arren, Mitxelenak tinko erantzun zien, zuhur asko behar zela jokatu, hebraieraren ibilbidea lekuko.
Erantzun bat
Sekulako Euskadirik onena
Amatiño
2012/10/09 21:55
“Gora Euzkadi” esan zuen Florenzio Markiegik; “Viva España”, berriz, tiratzaileek. Santoñako Berria hondartzan izan zen, egunsentiz, 1937ko urriaren 15ean. Geroztik 75 urte joan dira.
Hitz askorik behar ez denean
Amatiño
2012/10/08 22:55
“Guk Barcelona futbol-taldea ordezkatzen dugu, eta Barcelonak Katalunia ordezkatzen du. Guk bat egingo dugu katalanek nahi izango dutenarekin”. Holaxe erantzun zion, serio asko, Xavi Hernandez jokalariak estu-mestu hartu nahi izan zuen kazetariari. Nekez gero erantzun egokiagorik eta zuhurragorik. Ulertu nahi duenak uler dezala.
Rikardo Gatzagaetxebarria, parlamentaririk beharginena
Amatiño
2012/10/07 13:35
Rikardo Gatxagaetxebarria omen da, Bizkaiko “Dato Económico” aldizkariari jaramonik egingo badiogu behintzat, azken lau urte eskasotan bizkaitar euskolegebiltzarkiderik beharginena. Batez beste, berrogei lan-hilabete inguruan 2.009 ekimen eta esku-hartze izan ditu, 50 hileko alegia.
Balizko historiak gertaririk ez
Amatiño
2012/10/05 15:00
Igandean Venezuelan eratuko diren hauteskundeetako kanpainan zehar Simon Bolivar izan da protagonistarik handienetakoa. Hego Ameriketan ez dute ahazteko “Askatzailea”. Are gutxiago Venezuelan eta, zer esanik ez, Chaves hautagaiaren inguruan. Ez dut uste Bolivar zerutik (edo infernutik) itzuliko balitz Chavesekin zer ikusi handirik izango lukeenik baina, usteak beti ustel, ez du gero zentzurik balizkotan alferrik aritzea, historiak ez baitu itzul-errotarik.
Alain Touraine: “Gizartearen amaiera da”
Amatiño
2012/10/03 20:20
Alain Tourainek 87 urte ditu eta, azken zazpi hamarkadetan denetarik ezagutu duen arren, oraingo estualdia sekulakotzat du, erabateko jauzitzat: “Gizartearen gainbehera”. Europak gizarte-eragile egokirik aurkitzen ez baldin badu, ehun urte barru hirugarren mundua izango omen da, hondamendia: “Vamos a la catástrofe”.
Kutxabank-ek egingo al du BBKk eta Kutxak egin ez dutena
Amatiño
2012/10/02 11:10
BBKri eta Kutxari esker Bizkaiko zein Gipuzkoako kontzertu, jaialdi, zinema eta beste hainbat ekitalditarako sarrerak Internetez erosterik bada. Erosi, bai. Baina erostea ez da aski, gero eskuratu egin behar dira!
Hiru jarrerak
Amatiño
2012/09/30 16:55
Ez da ziurrenik unerik ezegokiena gogoratzeko, Eusko Legebiltzarrak 1990eko otsailaren 15ean egindako adierazpena: “Euskal Herriak bere autodeterminaziorako eskubidea du”. Hona, EAJ/PNVk, EAk eta EEk elkarrekin (38 botu) adostutako aldarria. Aurka erabaki zuten PSE/PSOE, PP eta CDS alderdiek (23) eta HBren parlamentariek (13) biltzar-aretotik alde egin zuten bozka-orduan.
Euskal Jaia, Deban
Amatiño
2012/09/29 17:05
Talo eta gazta-saltokiak, dantzariak eta txistulariak, Zanpantzarra, marmitako-lehiaketa, herri-bazkaria eta erromeria. Euskal Jaia. Gure gaztaroan euskal jaiak euskal jaiak baino zertxobait gehiago ziren. Orain, berriz, euskal jaiak euskal jaiak baino ez dira. Jaiak, alegia. Zorionez.
Sosiguz
Amatiño
2012/09/28 10:00
Gaur egun prisaka bizi garanik ezin gero ukatu. Dana prisaka eta harrapataka egin bihar honen kontra “slow” (astiro, geldo) izeneko filosofixiak ekin detsa indarrean jartzeari, ostaldeko gure zibilizaziño honetan.