Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Burdinazko itsas-zubia

Burdinazko itsas-zubia

Amatiño 2013/08/16 23:40
Bizkaiko Muskizko itsasbazterretik Nafarroako Urdazubiko basoetaraino 180 kilometro galdu daude eta, itxuraz behintzat, bi mundu eta bi historia (Lope Gartzia Salazarren eta Axularreneko Pedro Agerreren munduak eta historiak), elkarren arteko batere harremanik gabe. Hala ere, azken bizpahiru astebeteotan hainbat bilera izan dute muzkiztarrek eta urdazubitarrek “bi herrion arteko senidetzea sustatzeko eta hainbat mendetan zehar elkarrekin izan dugun harremana berbaliotzeko”. Muskizek eta Urdazubik mendetako harremana? Zertaz ote?

Orain sinesgaitz samarra den arren, lau mende luzetan zehar, Erdi Arotik XIX. mendea arte (Labe Garaiak nagusitu arte) Somorrostroko mea (500.000 kilo inguru urtero) itsasoz eraman izan zen Pobeñako portutik Donibane Lohizunekora eta, Ziburutik Azkainen zehar, Urdazubiraino, alaz eta gurdiz, Ugarana ibaiaren ibarretako oletan burdina ekoiztu ahal izateko, monasterioko fraideen ardurapean.

Ekonomia-jarduera hartatik oroitzapen urria baino ez da egun geratzen, baina Muskizko eta Urdazubiko herriek nahi bide dute memoria berpiztu eta, horretarako, hainbat egitasmo indarrean jarri. Zentzu honetan, uztailaren 27an antolatu zen Pobeña 1890 ospakizuna Muskizen eta abuztuaren 11an, berriz, Burdin Eguna Urdazubin eratu.

MuskizUrdazubi2

Muskizko eta Urdazubiko ordezkariak orain hurrengo elkarrekin bilduak, abuztuaren 11an.

MuskizUrdazubi1

Borja Liaño eta Santiago Villares , Muskizko eta Urdazubiko alkateak, elkarren senidetzea eragin gurarik

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: