Hirurogei urte baino ez, janari-errazionamendua amaitu zela
Espainiako Gerra Zibila 1939ko apirilaren 1ean amaitu zen eta, sei astebete geroago, maiatzaren 14an, Francoren gobernuak oinarrizko janarien errazionamendua ezarri zuen, Presidentzia Ministeritzaren aginduz.
Gerrak erakarri zuen eskasiaz, ez zen hiritar guztien eskaria asetzeko besteko janaririk eta, zegoen eskaintza urria denon artean nolabait banatzeko, gobernu militarrak errazionamendu-sistema agindu zuen. Lehenik, 1939an, familiako libreta bana eta 1943tik aurrera, ostera, gizabanako bakoitzeko bat. Lehen urte hartan 27.071.978 libreta zabaldu ziren Estatu guztian zehar. Gogoan badugu 1940an 26 milioi biztanle zituela Espainiak eta 1950an, berriz, 28 milioi, esan gabe doa 1943an inor gutxi bizi zela batere libretarik gabe.
Libreta eskatu behar izaten zen jaio bezain laster. Apirilean jaiotako neskatila hau libretaren jabe zen hamabost egun geroago
Libretaz eta anoaka banatutako janariak ziren, gehienbat, garbantzuak, olioa, azukrea, bakailua eta urdaia. Inoiz gutxitan okela, esnea eta arraultzak. Kafearen ordez, txikoria, eta ogia, berriz, beltza, 150 gr. inguru, eguneko eta libretako. Hiritar bakoitzak jakineko denda izaten zuen nora joango, eta dendariak seilua ezarri behar izaten zuen zerbitzuko.
Bistan denez, 1952an indarrean jarraitzen zuen