Magnetismo urruna
Amatiño
2013/09/27 23:55
Oliver Stone-ren VII. eta VIII. dokumentalak (“The untold history of the Unites States”) ikusteko asmotan Donostiaraino joan, okerreko aretoan sartu eta Isabel Ayguavives zuzendariaren lehen filma ikusten amaitu. Ezkutuko magnetismoren baten eragina ote?
Erantzunik ez
Zaharrak mokoka
Amatiño
2013/09/25 23:55
Non eta Parisen, hirugarren adineko senar-emazteak bildu dira, elkarrekin ezkondu zireneko hogeita hamargarren urteurrena ospatzeko. Ospatu? Zer ospatu, ordea? Arrakasta profesional handirik ez bada, diru-ahalak urriak, seme-alabak nora ezean eta sexurik gabeko harremana ezin hotzago… Ba al dago zer ospatu?
“Guipuzcoanizar a España”
Amatiño
2013/09/23 21:45
Esperanza Agirre Kultura ministro ohiak bota berri du: “Espainia kataluniartu behar da”. Eta, orain hurrengo, Wert egungo ministroak kontrakoa esan omen zuen: “Katalunia espainiartu behar da”. Nik ez dut uste, ordea, bi esaldiak alderantzizkoak direnik. Wertek kulturaz eta hizkuntzaz ziharduen; Agirrek, ostera, gizarteaz eta ekonomiaz.
Estatu Batuen kontatubako historia
Amatiño
2013/09/21 23:55
Donostiako Zinemaldian zehar aurkezten ari da, hainbat egunetan errenkadan, Oliver Stone-ren “The untold history of the United States” dokumentala. Ordubeteko hamar (hamabi?) ataletan, Ipar Ameriketako azken zazpi hamarkadetako historia edo, hobeto esan, azken mundu gerratik honako historia hurbilean barrena lar argitu nahi izan ez diren pasadizoen miaketa.
Handel, Aragues eta Orfeoi Donostiarra, doan
Amatiño
2013/09/19 23:55
Orfeoi Donostiarrari kantatzen entzutea beti da aukera ona. Are gehiago doan baldin bada. Gaur izan da, Donostiako San Bizente elizan, Aragues-en "Suak pizturik dirau" ereserkia tarteko. Amaitzeko, txalo eta guztikoa, Handelen "Aleluia". Ez gehiago eta ez gutxiago.
Bidebarrixetan
Amatiño
2013/09/17 23:55
Gaur bezalako egunen batean jaio nintzen, Bidebarrixetan, Muñoaneko etxebarruan. Orduandik 68 urte joan dira, doi-doi, ia-ia konturatu barik. Gero eta bizkorrago gainera, batez ere azken mende honetako egunak eta gauak, maldan behera, hegaztadaren letxe gero!
Gorriñaga, atzenengoetan
Amatiño
2013/09/15 19:55
Gorriñaga baserria maldan behera dator azken urteotan. Eta, nahiz Konsuelo eta Jose Mari neba-arrebak astebururo igo bazterrak txukun asko zaintze aldera, dagoeneko ez da inor astegun buruzuritan bertan bizi eta, honezkero, kaleko aukerak nabarmen murriztu beharko dira belaunaldi berriak berriro baserrira itzuli daitezen.
Patxi Lopez ez da fio; ezta ni ere
Amatiño
2013/09/12 23:55
Bertan behera geratuko bide da bihar, auskalo noiz arte, Eusko Legebiltzarraren Bake eta Elkarbizitzarako lantaldea. Honela erabaki omen du EAJk, PSE-EEk jakinerazi ostean ez dela itzuliko, EH Bilduk “zoru etikoa” betetzen ez duen artean. Bilduren ustez, sozialisten agertzerik nahi ezaren arrazoietakoa zera omen da: Patxi Lopezen hautagaitza PSOEren barne-hauteskundeetan.
Bergarako Besarkadak izan al zuen inoiz oroitarririk?
Amatiño
2013/09/10 23:45
José I. Lasa ikertzaile frantziskotarrak zera idatzi zuen 1968an: “… a pesar del máximo interés manifestado por elementos tan importantes como el Senado de España y sus provincias vascongadas, nunca se realizó la erección del monumento al Convenio”. Eta Jose Antonio Zabalari jaramonik egingo badio, aldiz, bigarren karlistaldiari ekin bezain laster, karlistak ikaragarri ahalegindu omen ziren ahalik eta bizkorren Bergaraz jabetu eta harako besarkada lotsagarria gogorarazten zuen monumentua triskatzeko. Baina, harako monumenturik egin egin al zen benetan?
Futbolean egin izan balute, Urdaibai txapeldun
Amatiño
2013/09/08 23:35
Partida amaitu, errefereak jokaldi guztiak ontzat eman eta azken emaitza ere jendaurrean ezagutarazi ostean, lehorreko epaileek erabaki dute txapela galtzailearen mesedetan. Donostiako Kontxan gertatu da, gaur, bazkalaurretik.