Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Shostakovitch, Leonskajaren eskutik

Shostakovitch, Leonskajaren eskutik

Amatiño 2014/10/27 12:00
Elisabeth Leonskaja hogeitaka urteko piano-ikaslea zen Dmitri Shostakovitchen etxera joan eta XX. mendeko konpositore klasikorik handienetakoarentzat jo zuenean. Ia berrogeita hamar urte geroago, Leonskaja Euskadiko Orkestraren artista gonbidatua da eta bere maisuaren zale eta jarraitzaile sutsua, ez baita alferrik haren musika “nire aberriaren, Errusiaren sinboloa”.
Shostakovitch, Leonskajaren eskutik

Elisabeth Leonskaja

Elisabeth Leonskaja 1945an jaio zen Georgiako Tbilisin, familia errusiar baten magalean. Hamaika urte besterik ez zituen lehen piano-kontzertua eskaini zuenean eta hemeretzi, Moskuko kontserbatoriora joan zenean. Hantxe izan zuen aukera Shostakovitchen 13., 14. eta 15. Sinfonien eta Biolinerako Sonataren estreinako emanaldien lekuko izateko. Sobietar Batasunetik alde egin zuen 1978an. eta, geroztik, Vienan bizi da. Piano-irakaslea da eta piano-jotzaile errusiarrik onenetakoa.

Dmitri Shostakovitch (San Petersburgo, 1906 – Mosku, 1975) XX. mendeko konpositorerik ospetsuenetakoa. Mutikotatik hil arte, Sobietar Batasuna (1922-1991) indarrean ezagutu zuen eta esamesarik ez da falta sistemaren alde ala kontra egon ote zen. Badirudi, antza, ez zitzaiola batere gustatzen baina ez zuela "arazorik" nahi izan.

Haren musikagintzari dagokionez, berriz, zenbait kritikarik ortodoxia ikusi izan duen artean, beste hainbatek ezkutuko errebisionismoa sumatu du. Iritzi batez zein bestez, izan ere bada dioenik, musika-konposizioetan ez dagoela horrelako zantzurik nabaritzerik. Edozein modutan, garbi dago, ordea, haren maila eta ospea ez daudela inon zalantzan.

Ba, horra non, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren larunbateko “matinéei” esker, Dmitri Shostakovitch handia, Elisabeth Leonskaja irakaslearen eskutik, zazpi euroren truke. Lujo hutsa.

Leosnkaja

Ezkerretik eskuinera, Alexandre Da Costa eta Irene Echeveste (biolinak), Elisabeth Leonskaja (pianoa), Pascal Arnaud (biola) eta  Roman Jablonski (biolontxeloa), Miramongo musika-aretoan, aurreko larunbatean 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: