Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Kantaketan izar, euskaraz narras eta janzkeraz petral

Kantaketan izar, euskaraz narras eta janzkeraz petral

Amatiño 2014/10/29 13:45
Ederra bezain atsegina gero, atzo, Donostiako Kursaalean, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera, Ainhoa Artetak eskaini zigun ekitaldia. Kritika asetu zuen, zaleak limurtu, jarraitzaile sutsuak harrotu eta senideak hunkitu. Bera ere, nabarmen sumatu zitzaionez, bere buruaz gustura, urbitsetan, pozarren ozta.
Kantaketan izar,  euskaraz  narras eta janzkeraz petral

Ainhoa Arteta

Ainhoak betidanik kantatu izan du ondo. Bai, gutxienez, sei urte eskas zituela aitak Bizet-en “Carmen” opera opa izan zionetik. Kritikaririk zorrotzenei jaramonik egingo badiegu, ondoko berrogeitaka urte luzeetan ikasi, landu eta hobetu besterik ez omen du egin.

Bart “etxekoen” artean erakutsi zuenez, berriz, kantatzen ez ezik enpatiaz ere badaki eta entzulegoa bereganatzen… zer esanik ez.

Azken hogeita bost urteotan ahaztu zaiona, ordea, euskara da, berak zintzo asko aitortu zuenez eta, aitortu izan ez balu ere, guztiok sumatu ahal izan genionez. Hizkuntza bat horren erraz ahaztu al daiteke? Nik ezagutu izan dut eibartarrik ia 70 urtez Buenos Airesen bizi arren sekula Ibarkurutzetik irten izan ez balitz bezala hitzegiten zuena.

Euskara ez ezik, euskal estilo dotorea ere bidean galdu du nonbait tolosarrak. Horren emakume eder, bikain eta pertxentak nola arraio aukera ote ditzake atzo jantzi zituen soineko zeharo arranditsuak? Mies van der Rohe arkitektu ospetsuak indarrean jarri zuenez: Gutxiago gehiago da.

Behar bada, Ainhoak kantu-irakasle onak izan ditu eta ditu, euskara-irakasle aproposik sekula ez, eta, aukeran, look-aholkularia aldatu beharko luke. Zailena egina du.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: