Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Kubati

Amatiño 2014/01/07 23:50
Gehienok nahi dugu bakea. Gehienok nahi dugu borroka armatuaren garaia gainditu. Gehienok nahi dugu presoak etxera daitezen. Eta, hobe beharrez edo, gehienok nahi dugu gertatua ahaztu eta, ahal den neurrian, ez ikusi egin. Aldi berean, presook ere bakea nahi omen dute, borroka armatua gainditu eta etxeratu. Ez dakit, ordea, ahaztu eta ez ikusi egin nahi ote duten. Nonbait, gogoratu ez ezik, gogorarazi ere gogorarazi nahi digute, ikustarazi alegia. Aurreko asteburuan Durangon elkartu direnek bai behintzat.

Sexua ez da sexua besterik

Amatiño 2014/01/05 16:35
Begoña del Tesori jaramonik egingo badiogu, “Nymphomaniac” da aspaldiotan gure artean aurkeztu den filmik ausartena eta biribilenetakoa, bost izarrekoa. Segurutik arrazoi izango du. Begoña hainbat arlotan da aditua eta zinemaz zer esanik ez. Hala ere…

Teleberrik, 30 urte

Amatiño 2014/01/03 17:50
Hogeita hamar urte dira Teleberri albistegia estreinako kaleratu zela, 1983ko Eguberrietan. Juan Luis Bikuña bergararrak aurpegia jarri zion Euskal Telebistak sekula gaztelaniaz egindako lehen albiste-saioari. Eta une hartan ernaldu zen, nolabait, ETB2ren lehen kimua, ordurako hazia ereina zenez gero.

Antxon Sarasua, “Organistanekua”

Amatiño 2013/12/31 21:40
Antxon Sarasua musikagilea Arrateko Ama Birjinaren altzokoa da, Arrateko eliza-barruko itsasontzian mundura jaioa. “Organistanekua”, Juan Bautista Gisasola (1886-1948) ereslariaren ilobaren biloba.

Lege baliabideak

Amatiño 2013/12/30 22:00
“Lege baliabideak” erabiliko ditu Euskal Preso Politikoen Kolektiboak etxeratu ahal izateko. Gogoan hartzeko baldintza, zinez. Hain zuzen ere, EH Bilduk Gernikako Estatutua eraberritzeko orduan gogoan hartu ez duena.

Loteria nazionalak biltzen gaitu

Amatiño 2013/12/28 13:10
Gurean ez ditugu politikak eta diruak nahasten, ezta aldarri politikoak eta loteria-jokoa ere. Euskal selekzioak biltzen gaitu iluntzeko pintxopotearen inguruan; loteria nazionalak, berriz, bakoitzaren ezkutuko bakardadean. Kontua da, ordea, batzuetan, tokatu egiten dela. Eta lar sumatu.

Jaioko dira berriak

Amatiño 2013/12/25 22:55
Luis Aranberri zena 1908an jaio zen eta 2000an zendu. Ez zen geldirik geratzen direnetakoa eta, seguru gero, makinatxo bat gauza egin zituela, onerako zein txarrerako, mundu honetan iraun zuen 92 urte urrietan. Baina, esango nuke esan, sekula ez zukeela pentsatuko hamahiru urte geroago bere ondorengoek argazki hau ateratzerik izango zutenik. Nork esan du berraragiztatzerik ez dagoenik?

Gallastegiri zor zitzaion gorazarrea

Amatiño 2013/12/24 16:15
Gallastegi pilotariaren gaineko liburua atzo aurkeztu genuen, Coliseoan. Ez naiz ni aukerakoena ezer esateko baina, itxura guztien arabera, “oso ondo” egon omen zen dena: laburra, hunkigarria eta “neurri-neurrixan”. Horra, azkenik, aspaldidanik zor zitzaion gorazarrea.

Pilotalekuak ez dira musikatarako

Amatiño 2013/12/23 15:10
Miguel González Bastidak sarri esan ohi zuen, ironia handiz eta arrazoi osoz, pilotalekuak pilotan egiteko direla. Hala ere, horra non, azken omenaldia ere pilotalekuan egin behar izan zaion. Non bestela? Ezin gero inork eraiki ez duen aretoan egin.

Henrike Knörr “uztartzailearen” oroitzapenetan

Amatiño 2013/12/21 20:35
Aurkeztu zen atzo, Gasteizen, Carlos Aurtenetxeren “Allí (poema para Henrike Knörr)” liburuxka, non hamar hizkuntzatan biltzen den poeta donostiarrak burututako olerkia, gasteiztar euskaltzainaren oroitzapenetan.