Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Petronorren dena da galant eta garau

Petronorren dena da galant eta garau

Amatiño 2015/02/19 12:00
Irrati-telebistetako hogeiren bat kazetari izan dira Petronorren findegian barrena, Konbertsio Etenaldia* zertan den bertatik bertara ezagutu ahal izateko. Izan ere, albistea albiste, berrogei egunetan zehar 42 milioi euroko inbertsioa eta 1.200 langileren partaidetza ez da gero une oro gertatzen den pasadizoa.

Bisita hauek onerako baino ez dira, hainbat mugarri hausten baitira bide batez. Izan ere, informazio zuzena lortzea beti ere onuragarri bada edozein kasutan, gaiekiko hurbiltasunak mamuak uxatzen ditu eta industriaren egiazko jarduera ulertarazten lagundu.

Segurutik, kanpotik ikusita, burdinazko hesiz ingurututako edozein instalaziok “bunker” itxura eman dezake baina, behin barrura sartuz gero, egunak joan eta egunak etorri 2.150 lagunek (behin behineko 1.200  inguru gehi bertako 950 langile finkoak) elkarrekin lan egin dezaketen lekuan, ikuspegia erabat bestelakoa da.

Petronor findegian dena da galant eta garau. Portugaleteko udalerria baino zabalagoa omen da lur-eremuz; Euskal Herriko eraikinik garaiena du; euskal industriarik handienetakoa da; Bizkaiko Ogasunari zergatan gehien ordaintzen diona (700 milio euro urtero) eta Bilboko Portuko trafikoaren %42a.

Etenaldia2015

Irrati-telebistetako kazetariak, findegian barrena sartzeko segurtasun-arautegiak agindu bezala jantziak

* Findegiak eten gabe aritu ohi dira, egunero, hogeita lau orduz. Horregatik, tarteka-marteka, zatika, "etenaldiak" egiten dira, konponketak errazteko, eraberritzeak bideratzeko eta teknologia-berrikuntzak ezartzeko. Petronorreko Konbertsio Unitatearen etenaldia otsailaren 9an. hasi zen eta sei astebetez iraungo du.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: