Industriaren altxorra
Amatiño
2014/02/19 23:10
Ez dira gero artaleak: 1.630 milioi euro. Petronorren jardueraren eraginez 1.615 milioi euro bildu omen ditu Bizkaiko Foru Ogasunak azken urte biotan eta Muskizko udalak ia 14,5 milioi inguru. Petronorrek 914 langile irmo ditu, inguruko 6.200 laguni ematen die lana eta, aldi berean, 125 milioi euro besteko produktuak eta zerbitzuak erosi dizkie Bizkaiko 450 enpresari.
Erantzunik ez
Ezker abertzalearen estrategia “berriak” urte asko ditu eta memoria gutxi
Amatiño
2014/02/15 17:50
“Euskal Bidea” omen da Sortuk, LABek eta Ernaik elkarrekin aurkeztutako “ezker abertzale osoarena izango den estrategia”. Are gehiago, “Estatuen zain egon gabe, gure bide propioa erabaki eta eraikitzera goaz”. Joan? Nora? Berritzat proposatu nahi diguten estrategia horrek gutxienez berrogei urte ditu barren! Non da zorioneko euskal memoria?
David Truebak hamaika urte behar izan ditu begiak irekitzeko
Amatiño
2014/02/12 00:10
David Trueba zuzendariaren izena dugu egunotan albiste, zinema-informazio guztietan. Sei Goya irabazi ditu bere azken filmak, “Vivir es fácil con los ojos cerrados” delakoak. Hamaika urte behar izan ditu, nonbait, begiak irekitzeko eta bizitzaren konplexutasunaz jabetzeko.
Ez da Neptunoren mendekua, fisika hutsa baino
Amatiño
2014/02/09 21:35
Gipuzkoar itsasbazterreko XVI. mendetik XX. arteko 109 grabatu, litografia, marrazki eta margolan biltzen dira Donostiako Untzi Museoak* ondoko sei hilabetean eskainiko duen erakusketan. Auskalo zein izan zen bilduma hau osatzeko orduan museo-zuzendaritzak gogoan izan zuen xedea baina, ezin uka gero, inauguratu bezain laster gertatutako itsasekaitz zakarrek inork sumatzen ez zuen ikuspegia erakarri ahal izan dutela.
Barne Produktu Gordinarekiko I+G gasturik handiena, Debabarrenan
Amatiño
2014/02/07 00:30
Euskal Autonomia Erkidego osoan Debabarrena (%4,88) izan zen, tokian tokiko Barne Produktu Gordinaren arabera, I+G arloan gehien inbertitu zuen eskualdea, 2012 urtean. Ondotik, Debagoiena (%4,60), Goierria (%3,20) eta Donostialdea (%2,67), lauak gipuzkoarrak. Lurraldeka, Gipuzkoan egindako ezarpena %2,71 izan zen, Bizkaian %1,90 eta Araban %1,66. Oro har, EAEan, %2,71. Europar Batasunean (EU-28), berriz, %2,06 eta, Espainian, %1,30.
Eibarko Oteiza sariak
Amatiño
2014/02/04 23:30
Eibarko Udalak urtero eman ohi ditu “Oteiza Sariak” edo, hobeto esan, Eibarren kokaturik dagoen Oteizaren eskulturaren hainbat kopia zabaldu ohi ditu saritzat edo aitorpentzat.
Asier eta biok: topiko guztiak
Amatiño
2014/02/01 23:50
Bakeak egiteko azken hogeita hamabost urteotako kontakizuna adostu behar
dugun honetan, “Asier eta biok” filmak nolabaiteko eztabaida, hausnarketa eta zubigintza eskaintzen omen ditu. Aitortu behar dut, ordea, ni neu behintzat ez naizela gauza izan dokumental honetan eztabaida berririk sumatzeko, hausnarketa sakonik barneratzeko eta inolako zubigintzarik aurkitzeko. Alderantziz: “Asier eta biok” aspalditxo gainditutako zenbait topikoren bilduma besterik ez da.
Lehengo lepotik
Amatiño
2014/01/31 23:00
Azken hiru hilabeteotako datuok txarrera egin ez badute ere, lehengo lepotik jarraitzen du langabeziaren bilakaerak, lar txarra alegia, Espainian batez ere. Euskal Autonomia Erkidegoko kopurua, berriz, 1998koaren pareko da.
Zaharra berri
Amatiño
2014/01/29 00:15
Aukeran, Pier Paul Berzaitzek proposatu unibertsoari bizpahiru kanta arrunt ezagun falta izan zitzaizkion, igandean, Victoria Eugenia aretoan bildu zen entzulegoaren odola pitin bat berotzeko. Memoria da zaharron altxorrik handienetakoa eta memoriak, memoria izango bada, zaharra berri eskatzen du gehienbat.
Kilker Eguna
Amatiño
2014/01/27 22:45
Gaur, urtarrilak 27, da, mundu osoan, Holokaustoaren Biktimak gogoratzeko Nazioarteko Oroitzapen Eguna. Egunkarietan begiratu besterik ez dago konturatzeko zein ahazkorra den gure memoria. Saretara jo baino ez dago jabetzeko inor gutxi gogoratu dela hartaz. Baina, inori ardura al zaizkio ba biktimak?