Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Omenkako hobekuntzak ez du langabeziarik murriztu

Omenkako hobekuntzak ez du langabeziarik murriztu

Amatiño 2015/04/30 22:00
Langabeziaren emaitzok ezer gutxi aldatu dira azken hiru hilabeteotan, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan zein Espainian. Datu makroekonomikoak txukuntzen ari omen dira, merkatua berpizten eta han-hemenkako itxaropenak mamitzen. Baina, betiko baina, omenkako hobekuntzak ez du langabeziarik murriztu.

Oro har, azken 35 urteotako kopuruak alderatuz gero, hona zenbait ondorio edo:

 Espainiako langabezia Euskal Autonomia Erkidegoarena baino murritzagoa izan zen 1981etik 1994ra bitartean, baina, 1995tik hona, euskal zenbakiak beti izan dira espainiarrak baino nabarmen hobeak.

 EAEren azken datua (%16,4) ez da inondik ere ona, baina 1981tik honako 35 urteotan sarriago izan da txarragoa (18 urtez), onagoa (17 urtez) baino.

 Nafarroari dagokionez, foru-erkidegoaren emaitzak, batez beste, euskal erkidegoarenak baino hobeak izan dira beti, 1980ko eta 1990ko hamarkadetan gehienbat, 2008 urteko krisialdiari ekin arte.

 Geroztik, 2009, 2010, 2011, 2012 eta 2013 urteetan, aldiz, krisialdiaren arorik zorrotzenetan, Nafarroak nabarmenago jasan zuen gainbeheraren eragina, azken hamabost hilabeteotan emaitza hobexeak lortu arren.

 Ezertarako balio baldin badu, EAE azken datua da, 35 urteetatik 17. emaitzarik onena eta 18. txarrena. Nafarroan, aldiz, urte-zerrenda berorretan, 28 kasutan hobeak izan dira eta seitan baino ez txarragoak. Eta, Espainian, 32 urteko emaitzak hobeak izan dira, beste behin berdina eta bitan besterik ez eskasagoak.

PARO 1981-2015

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: