Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Whatsappa, komunikazioaren erreferentzia nagusi

Whatsappa, komunikazioaren erreferentzia nagusi

Amatiño 2015/04/05 18:55
Herbie Eisner maisuaren eskutik ikusi nuen nik estreinako, 1992an, lehen emaila. Telefonoz deitu zidan eta esan: “Telebista hil da. Hanburgora etortzen baldin bazara etorkizuna erakutsiko dizut”. Eta joan nintzen. Eta lehen posta elektronikoa ikusi.

Gogoan dut ordenadorea piztu eta, pantaila zuribeltzean, erakutsi zidala taula soil eta huts bat, non “CompuServe” zeritzan helbide ezezaguna baino ez zen agertzen. Harro asko esan zidan: Hona etorkizuneko komunikazio-sistema.

 Eta zertarako balio du?

 Elkarri mezuak bidaltzeko.

 Eta… zer dela-eta bidaliko dizu ba inork mezuren bat?

 Edonork bidali dezake, postaz bidali beharrean, ordenadorez.

 Eta inork bidali al dizu?

 Gaur oraindik ez, baina goizero, jaikitzen naizenean, ordenadorea irekitzen dut, atariko buzoia bezalaxe, gutunik jaso ote dudan ikusteko.

 

Ez dut uste erabat ulertu nionik zer esangura zidan eta are gutxiago jabetu nintzenik, aurrean nuen komunikazio-tresna haren garrantziaz eta osteko ondorioez. Geroztik, ia belaunaldi oso bat joan da eta komunikazioa errotik aldatu.

Aurreko astean nire arrebaren bederatzi urteko bilobak galdetu zidan:

 Zuk beti janzten dozu korbatia?

 Ez, lanegunetan bakarrik.

 Eta zein da zure lana?

 Komunikaziñua.

 Orduan… Zuk whatsappak egiten dittuzu?

 

Herbie Eisner (ETBren lehen ekoizpen-aholkularia) oraindik ere bizi da eta aditua da, aditurik bada. Baina bistan da ez zuela batere asmatu 1992n. Orduan besterik iragarri arren, telebistak, hil ez ezik, indartsu asko nagusi dirau eta, gainera, gazteenei jaramonik egingo badiegu behintzat, etorkizun-antza galdu duena ez da telebista, emaila baino.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: