Pentsatzen dena esan ala ez esan
Amatiño
2015/04/17 23:35
Bizkaitarrak eta gipuzkoarrak “vienen a quitar los puestos de trabajo de aquí” salatu omen dute PP alderdiko zenbait arabar burukidek. Itxura denez, Araban “hay menos euskaldunes y eso supone una barrera enorme para que los alaveses puedan acceder a la Administración”.
Ez da batere argudio berria. Ez PPkoa eta ez arabarra ez zen alkate bati esan nion, behin, ez zuela udal-lanpostuak betetzeko gutxieneko euskararik eskatzen. Eta erantzun zidan: “Ya sé, pero no se trata de que nos ocupen todas las plazas los del Urola. Tampoco es eso”.
Zalantzarik ez gero, harako alkate hura ez zela ausartu pentsatzen zuena jendaurrean esaten, lepora egingo ziotelakoan edo. Arabako PPk uste du, ordea, horrelakoak esanda txaloak eta botoak jasoko dituela. Osterantzean, pentsatu bai, baina ez zukeen sekula agirian esango.
Agur bero bat.
Alberto