Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Arizmendiarrietaren arrakasta

Arizmendiarrietaren arrakasta

Amatiño 2015/04/20 12:00
Jose Maria Arizmendiarrietaz (Markina, 1915 – Arrasate, 1976) gainera, ba al da munduan beste inor 75.000 langileko enpresa-taldea, banketxea eta unibertsitatea sortarazi dituenik? Segurutik hiru ekintza hauek ez dute balio, besterik gabe, inor santutzat jotzeko baina… nabarmen apartekotzat bai, ezta?

Jose Maria Arizmendiarrieta abade markinarrak hiru ekintza nagusi eragin zituen, 1941 urtetik aurrera, Arrasaten:

 Beharginen prestaketa, eskola, hezkuntza.

 Espainiar nekazal-kooperatiba xumeak arautzeko diktadurak bideratu zuen legeria euskal industriaren premietara egokitu.

 Langile-kooperatibak kapital handien banketxeen mende jardun ez zitezen, bankua sortu.

Geroztik, 75 urte geroago, horra: Mondragon Unibertsitatea, Mondragon Korporazioa eta Laboral Kutxa.

Gainerako guztia --gerra-denboran euskal kazetari-lanetan aritu izana, esaterako-- letra txikia baino ez da.

jaime
jaime dio:
2015/04/20 14:42
Jose Maria Arizmendiarrieta izen-abizenak sakonki barneratuak izan beharko genituzke gipuzkoar eta bizkaitarrok, ezen ez baita ez Ama birjinarik, ez eta santurik ere, hainbat onura eta aurrerakuntza sortu dituenik gurean. Ongi daude birjinak eta santuak elizetan, batez ere polikromatuak baldin badira. Gaur egun – eta premia handiz – Herriak Arizmendiarrietaren izpiritua da behar duena.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: