Letxerinetako Leize Izoztua
Amatiño
2015/04/08 16:00
Iaz ez nintzen ausartu eta aurten, aldiz, nahiz kostata, goraino. Letxerinetako Leize Izoztuak merezi du ahalegintxoren bat, mila metroko igoerak (1.020 - 2060 m.) ahalegintxoa baino zertxobait gehiago eskatzen duen arren. Batez ere azken larre-lautadatik (1.670 m.) gora, kranpoiez, amaierarik gabeko (390 m.) harkaitzarteko korridore aldapatsu eta izoztuan zehar.
Erantzunik ez
Whatsappa, komunikazioaren erreferentzia nagusi
Amatiño
2015/04/05 18:55
Herbie Eisner maisuaren eskutik ikusi nuen nik estreinako, 1992an, lehen emaila. Telefonoz deitu zidan eta esan: “Telebista hil da. Hanburgora etortzen baldin bazara etorkizuna erakutsiko dizut”. Eta joan nintzen. Eta lehen posta elektronikoa ikusi.
Betikotasunerako bidean
Amatiño
2015/03/31 11:30
Agindu bezala, Tuca Zurirainoko igoera egin genuen, mendi-eskiez, aurreko asteburuan. Talde bitan egin ere. Gazteek igande goizean bertan, behetik gorakoa (1.557-2.322 m.). Eta horren gazte ez garenok, aldiz, bi txandatan: larunbatez, bide erdia baino zerbait gehiago (1.557-2059 m.) eta biharamunean, berriz, gainerakoa (2.049-2.322 m.).
Eskanerpeko eskanerretan
Amatiño
2015/03/28 09:00
Auskalo, jatorrizko sustraia “scan” baldin bada, zelan arraio ote litzatekeen egokien euskaraz. Baina, seguru gero, ez dela “eskaneatu”, nahiz han-hemenka, txitean-pitean, besterik ez entzun eta ez irakurri.
Andaluziar abertzaletasun etnikoa
Amatiño
2015/03/25 10:45
Andaluziako hauteskunde-bezperan, Madrilgo egunkari handi-mandi horietako batek lar nazionalistatzat jo zuen Susana Diazen kanpaina eta, aldez aurretik, ausart asko, erabateko porrota iragarri. Porrota izan denik ez dirudi, ezta mezu “abertzaleak” etorkizunik ez duenik ere Andaluzian. Independentzia aldarrikatu lezakeen abertzaletasun-motak ez, segurutik, baina… independentzia ala hutsaren hurrengoa, besterik ez al da politikagintzan?
Udaberria: mendi-eskiaren sasoia
Amatiño
2015/03/23 20:35
Udaberriarekin batera heldu da mendi-eskiaren garaia. Aste Santu ostean itxiko dira eski-pistak eta, aurrerantzean, elurrak iraungo duen heinean, mendiak ez du hesirik, ez langarik, ez sarerik izango. Ezta ordaindu beharrik ere.
Ilargi-eklipsea Pirinioetan
Amatiño
2015/03/20 23:35
Nabarmen asko, ilargi-eklipse partziala ikusi ahal izan da, gaur, Pirinioetan. Goiz erdiko pare bat ordutan, egunsentiko laino itsua altxatu den heinean.
Antzerki zaharra, musika berria
Amatiño
2015/03/17 16:05
Xabier Maria Munibek, bizi izango balitz, ez luke sekula 2015 urtea ahaztuko. Eta ez, 250 urteren bueltan, bere euskal operaren berrestreinaldiarengatik, aspaldiko partez testu zaharrak musika berria berreskuratu duelako baizik.
EiTB: Luis Haranburu Altuna vs Maite Iturbe
Amatiño
2015/03/14 00:05
Maite Iturbek idatzi zuen, idatzi, artikulu bat EITBren egitasmoa “birpentsatu” beharraz, eta Luis Haranburu Altunak erantzun dio esaten, EiTBren zuzendari nagusiak gizarte abertzalea baino ez duela gogotan euskal irrati-telebistaz hausnarketa eskatzerako orduan. Alegia, abertzaleok “euskal komunitatea” dutela amets eta demokraziak, aldiz, “gizarte anitza” duela helburu.
Lazpiur, eredu
Amatiño
2015/03/11 15:55
Bi dira, Migel Lazpiurren ildotik, bart iluntzean aurkeztutako liburuaren helburuak. Batetik, azken ehun urteotako (1914-2014) euskal enpresariak omendu; bestetik, ondotik etorriko diren belaunaldiei ehun urte horietako esperientziaren berri eman.
