Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Zuloagatarren zakur galdua

Zuloagatarren zakur galdua

Amatiño 2015/11/18 15:45
Internetez ez, baina, hona non aurkitu dudan (1984an Segovian eratu zen erakusketaren katalogoan) Jaime Munantxok eta biok gogoan genuen laukia eta, jakina, etzanda dagoen txakurraren irudi bikaina. Egia esan, margolan honen hainbat bertsio sarean dago baina, auskalo zergatik, barrenetik moztuta, zakurraren batere aztarrenik gabe.

LA FAMILIA DEL PINTOR. Dice Enrique Lafuente Ferrari que su elaboración duró varios años y que los arrepentimientos fueron numerosos. Don Ignacio aparece sentado ante el caballete, con la paleta en una mano y el pincel en la otra. Sentados a su lado su mujer Valentina Dethomas, y su hijo, Antonio. De pié, en el último tercio del cuadro: Lucía Zuloaga y su marido, Enrique Suárez Rezola. En primer término, a los pies del pintor, un magnífico perro lobo (Segovia, 1984)

Familia

Zuloaga eta bere familia, Zumaian, 1937an.

Txakurra

Nolabaiteko "zentsurak" internetetik bota duen zakurra. Ialgi hadi sarera!

jaime
jaime dio:
2015/11/19 17:15
Bai, hori bera da! Alde batetik, barka nazazu horrelako “enbarkadean” zu nahastea, baina, beste aldetik, eskerrak eman behar dizkizut, ze, zure ikerketei esker, berriro, eibartar erraldoi honen laukiaz gozatu ahal izan dudalako.
Milesker eta izan untsa.
jaime
jaime dio:
2015/11/19 17:48
Beste gauzatxo bat gehitu nahi nizuke. Zazpi urtez bizi izan nintzen Eibarren eta, gure lagun talde erraldoian (berrogeita bi ginen) bi izan ziren bizitza honetan izan ditudan lagun min bakarrak: Juan Luis Sagalá eta Migel Angel Zuloaga; azken hau Ignacio handiaren biloba, oker ez banago. Biek ala biek izugarrizko dohaiak zituzten, Juan Luisek marrazteko eta Migel Angelek margotzeko, bere (bir?) aitonak bezala. Tamalez, oso gazte joan ziren biak! Badakizu nola esaten duen lagunekin kantatzen genuen ranchera hark: “te fuiste pronto como los elegidos, en plena gloria y en plena juventud”.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: