Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Eibarko muskerra eta Asteasuko “deskaleak”

Eibarko muskerra eta Asteasuko “deskaleak”

Amatiño 2015/11/29 18:45
Eibarko muskerra sartu zaio, nonbait, Bernardo Atxagari, belarri zulotik; eta, oraingoz, burmuina erabat jan ez baina, bai behintzat, zer pentsa eragin. 1950eko Obabakoen “irudimen-errealismoa” urruti dago gero garai bereko eibartarren ekimen praktikotik, baina Obabak eibartarrok harritu gaitzakeen bezalatsu, Eibarrek nabarmen harritzen du, antza, asteasuarra.
Eibarko muskerra eta Asteasuko “deskaleak”

Pamielaren alea

Eibarko muskerrak eraginda gurean izan genuen orain hurrengo idazlea; hainbat eibartar peto jardunean jarri, haien kontuak bildu eta, Astelena frontoiaren zein pilota-jokoaren aitzakiaz, Eibarren gainbeheraz jabetu. Baita Erlea aldizkariaren 9. alean kronika idatzi ere.

Ez da, horratik, lehen aldia. Aurretik ere Atxagak gogoan izan izan du Eibar. Barrena, 1937. Bizitzak eta bonbak bilduman eta Nevadako egunak kontakizunean, bere ama zena tarteko.

Jakina da Izaskun Garmendia, hamaika urte baino ez zituela, Albisturretik Eibarrera etorri zena, 1929an, Eugenio Urroz parrokoaren ama zaintzera. Ordainez edo, Aldatzeko mojetan ikasi ahal izan zuen eta, ondoren, maistra-ikasketak egin.

Muskerraren bidea

Muskerra musker, Asteasuko herrian zehar hamazazpi etapako bira burutu du Atxagak, nolabaiteko bisita gidatua proposatuz. Baita Pamiela etxeak argitaratu ere.

Euskal literaturaren parnasoan denetariko generoak daude honezkero (olerkia, eleberria, saiakera, ipuina, kazetaritza, zinea, telebista… internet ez da oraindik gauza izan berariazko generorik sortzeko) baina horra non, ale honekin, Atxaga-Pamiela bikoteak lortzen duen euskal merkatuan urri samar den birziklatze-eskaintza. Alegia, aldez aurretik kalean dauden liburuetako pasarte hautatuez kalejira berria proposatzea. Euskalgintzari ez zaio segurutik gaizki etorriko Atxagak Eibarren sumatutako “deskaleen” alternatiba.

Nago, euskal zabalkundeak, komunikazioak, hedapenak, jendarteratzeak edo dena delakoak honelako ekimenak behar dituela. Jira eta buelta, Eibarko muskerra sartu ote da, behingoz, asteasuarren belarri zulotik?

erlea9

"Eibarko kronika" dakar Bernardo Atxagak, 9. alean

Gillermo Etxeberria
Gillermo Etxeberria dio:
2021/09/06 19:51
Jakin nahi nuke zer kontakizun den Eibarren "Muskerra"ren gainean, ze, asteasuarra naizenez, kuriositatea sortu zait Amatiñoren artikulua irakurri ondoren. Posible baldin bada, bidali mesedez delako kontakizuna. Mila esker. Gillermo.18
Amatiño
Amatiño dio:
2021/09/07 14:59
Tamalez ez dut nik orain duela sei urteko aipamena zehatz mehatz eta bat-batean gogoratzerik. Orduko pistek, ordea, indarrean diraute: Erlea aldizkariaren 9. alea, eta “1937. Bizitzak eta bonbak” zein “Nevada egunak” idazlanak. Eta, jakina, ezinbestean, Atxagak berak Eibarren sumatutako “deskaleak”.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: