Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Martin Azpilkueta, Doktore Nafarra eta euskalduna

Martin Azpilkueta, Doktore Nafarra eta euskalduna

Amatiño 2015/12/02 16:40
Martin Azpilkueta Doktore Nafarra euskalduna al zen? Polemikarik ez da sekula falta izan, San Frantzisko Xabierrek euskaraz ote zekien ala ez, baina Pruden Gartziak salatzen duenez (“Nafarroako auziaz”. Elkar, 2015), XVI. mendeko intelektualik gorenetakoaren ama-hizkuntzak ez gaitu, ostera, sekula arduratu.
Martin Azpilkueta, Doktore Nafarra eta euskalduna

Martin Azpilkueta, "Doctor Navarrus"

Historian doktore, Pruden Gartzia oñatiarrak ez du batere zalantzarik Martin Azpilkueta (Barasoain, 1492 – Erroma, 1586) pentsalari handiaren ama-hizkuntza euskaraz izan zenaz. Ez, soilik, garai hartako barasoaindarrik gehien-gehienak (%95) euskaldun hutsak zirelako, baita ere Doctor Navarrus zenak berak aditzera eman zuelako bere ama-hizkuntza ez zela izan ez gaztelania eta ez latina, besteren bat baizik: “aunque a los pechos de mi madre no mamé más, ni aún tanto, la habla latina que la castellana”. Zein ote hirugarren hori?

Martin Azpilkuetaren gurasoak --Martin Azpilkueta eta Maria Jauregizar— baztandarrak ziren. Eta, hain zuzen, aita, San Frantzisko Xabierren amaren lehengusua. Aldiz, Xabierren aita, Joanes Jatsu, Donibane Garazin jaioa zen eta ama, Maria Azpilkueta, Baztanen ere, sumatu bezala.

Xabierren gurasoak euskaldun peto-petoak zirenik ez dago zalantzan. Kontua da, ordea, Frantzisko, sei seme-alabetatik gazteena, Xabierreko jauregian jaio zen bakarra izan zela, eta garai hartan, Zangoza euskararen eta gaztelaniaren arteko muga-mugan zegoenez gero, ez dagoela egun esaterik, seguru-seguru, zein neurritan ote zekien euskaraz neba-arrebarik txikienak.

Ez da, ordea, hori, Martin Azpilkueta Doktore Nafarraren kasua. Gurasoak euskaldunak izateaz gainera, biztanleok euskaraz baino ez zekiten herrian jaio eta hazi baitzen.

 Nafarroako auziaz

Pruden Gartziaren lau entsegu eta Joxe Azurmendiren epilogoa. Bostak Nafarroaz.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: