Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Espainia bekaizti, aukera alferrik galdu ostean

Espainia bekaizti, aukera alferrik galdu ostean

Amatiño 2015/11/17 00:05
Datorren igandean, Frantzian, lehendakari-hauteskundeak eratuko balira, François Hollandek irabaziko lituzke segurutik. Nago frantziarrik gehienek emango lioketela euren botoa, “La Marseillaise” aho batez kantatzen gainera. 2004ko martxoaren 11an Madrilen izan zen erasoaren ondotik, aldiz, ordu arte agintean zegoen PPk hauteskundeak galdu zituen, hiru egun eskas geroago.

Gaur egun badakigu Aznarren gobernuak martxoaren 11ko arratsalde erdirako nahiko informazio zuena Al Qaeda izan zitekeela --eta ez ETA-- sumatzeko.

Egun badakigu Aznar gogotik ahalegindu zena sarraskia ETAri leporatzen, jendea PPren kontra jarri ez zedin. Baina, PPk zezenari adarretatik heldu egin izan balio eta bere burua erasotua sentitu zuen jendearen beldurra lideratu, Hollandek egin duen bezala, ez zukeen segurutik hauteskunderik galduko.

Orain badakigu Aznarren gobernuak ez zuena komunikazio-ekimenaz jabetzerik lortu; iritzi publikoa gobernua bera baino bizkorrago ibili zena; PPren gobernua urduri jarri eta bere burua defenditzeari ekin ziona; gardentasunez informatu beharrean, historia paralelo bat asmatzen ahalegindu zena; eta, azkenean, erasoaren ondoko lehen orduetan herritarrik gehienek eskaini zioten konfiantza alferrik galtzen amaitu zuena. Hori guztia dakigu orain.

Hala ere, hau idazten ari naizela entzuten ari natzaio kazetari bati (TVE 24 h), sekulako inbidia ematen diola frantziarren batasuna horrelako tragedia baten aurrean. “Es motivo de reflexión, no sé si nosotros seríamos capaz de hacer otro tanto en una situación parecida”, esan du oraintxe bertan, zuzen-zuzenean.

Nonbait, ahaztu egin zaio. Espainiak orain hamaika urte izan zuen aukera hori, eta alferrik galdu zuen. Eta errudunik handienek izen-abizenak dituzte. Eta berriro ere agintean... oraingoz.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: