Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Dayna Kurtz “Azkarra”

Dayna Kurtz “Azkarra”

Amatiño 2015/11/23 00:05
Nafarroako errege Antso VII.ri (1194-1284) ez zitzaion “Azkarra”, bizkorra edo argia zelako, indartsua zelako baizik. Dayna Kurtz kantari iparramerikarrak ere berriketabako indarra erakutsi zuen, larunbatean, Iruñeko merkatu eraberrituan.

Blues, jazz, pop, folk… Dayna Kurtzek urteak daramatza ohiko zirkuitu konbentzionaletatik kanpo, orain dela bospasei hamarkadako kantak zein doinuak berreskuratzen eta birmoldatzen, beti ere sekulako ahotsaz, erabateko ahalmenaz eta izugarrizko samurtasunaz.

Hala ere, programatzaileen misterioak. Azaroaren 12tik 22ra bitartean, Daynak zortzi kantaldi eman ditu espainiar estatuan zehar eta, horietatik bi, Nafarroan, Iruritan eta Iruñean. Larunbatean, hiriburu zaharreko Zentral Merkatuan, 100 lagun inguru baino ez zituen bildu. Zertxobait gehiago merezi zuen.

Edozein modutan, ordu zoragarri bi eskaini zizkigun, distantzia motzean ikaragarri irabazten duela frogatu, eta “Gabon” eta “eskerrik asko” esateko gai izan zen.

Bapo neska!

DSC_2971

Dayna Kurtz, bart, Iruñean

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: