Euskal gizarteak ez omen du independentziaren abenturarik nahi
Hiri handietako erronkei erantzuteko eta, batez ere, egungo euskaldun eskualde estrategikoetan tinko irauteko, euskararen etorkizuna anbibalentziaz josita dagoela uste du Xabier Aierdi soziologoak. Horretara, panorama zertan den aztertu eta azaldu nahirik, “Hizkuntza praktikak hiri mundu eta mundu hirietan: Anbibalentziaren presentzia” delako txostena burutu du (2015.05.13) eta Euskaltzaindiak argitara eman azken Ikerketa Zenbakian (Euskera 2014, 59, 2. 503-544).
Berrogei orrialdetan badago gero zeri eutsi eta zeri heldu, baina, besteak beste, “euskara, klase sozialak eta etniak elkar topatzen duteneko bidegurutze konplexuan kokatua dagoela” adierazi ondoren, Xabier Aierdik zera azpimarratzen du: “Praktika kulturalak praktika politikoak dira beti, eta politikak gure gizartean ez du lubaki ideologikorik, identitatekoa baino”. Alegia, Xabierrek berak, hitzez hitz, laburbiltzen du:
1. Ez dagoela borroka ideologikorako aukera handirik. Gizarte honek ongizate maila oso altua du, balore modernoak oso hedatuak ditu eta oro har kutsu sozialdemokrata. Ezker-eskuineko eskalaren bataz bestekoan euskal gizarteak ezkerrera modu leunean jotzen du.
2. Baina, nazionalismoaren eskala kontuan hartzen badugu, polarizatu egiten da egoera. Hau da, gure erkidegoak egungo Autonomi Estatutuaren subirotasuna baino gradu handiagoa nahi du, baina urrunegi joan gabe. Gure herriak ‘etnokrazia’ nahi du, ez independentzia. Bertakoek (‘gureek’) gobernatu dezatela, hor amaitzen da abentura.
Beste aldetik, kontuan hartuta Europa osatzen duten herri handiek, Bilderberg, Trilateral, FMI, Rothschild, Rockfeller eta Wall Street-ko juduen aginduetara egon behar dutela, zer independentzia mota espero genezake guk, hiru milioi eskas garenok, gure Aberria zatikatuarentzat?
Etnokrazia? Historikoki beti izan da hemengo jarrera, nik uste, foruak eta koroarekiko itunak lekuko. Estatutua osatzea eta handitzea? Jakina baietz! Catalunyaren ereduari jarraituz auskalo norainoko abenturarantz itsumandoka aritzea? Kontuz, bexino!