Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Bermuta, ez bermua

Amatiño 2016/03/27 00:05
Nik bermuta edaten nuen garaietan, bermuta beti zen bermuta, euskaraz zein gaztelaniaz. Orain, aldiz, badirudi gaztelaniaz beti dela “vermú” eta, beldur naiz, euskaraz ere ez ote den gero eta gehiago “bermua” entzuten. “Inork nahi al du bermurik? Bai, bermu bat, mesedez”.

Sin salir de Eibar

Amatiño 2016/03/24 00:05
El Centro de Ética Aplicada de la Universidad de Deusto contempla presentar el próximo otoño el trabajo de investigación “Memoria, ética y justicia: la extorsión y la violencia de ETA contra empresarios, directivos y profesionales”. Un estudio interdisciplinar dirigido a concretar la dimensión histórica de la violencia contra los empresarios, los mecanismos de financiación de ETA, la posición política y social ante los extorsionados y la incidencia de la violencia en la actividad económica.

Mus!

Amatiño 2016/03/21 18:05
Musa, sortze beretik, euskal karta-jokoa denik ez du nonbait inork ukatzen. Manuel Larramendik egin zuen lehen aipamena, 1745 urteko hiztegian, eta 1804an argitaratu ziren, Iruñean, lehen arauak. Handik aurrerakoak ezagun samarrak dira.

Ordesako Soaso naba

Amatiño 2016/03/18 00:05
Ordesa da gure inguruko natura-parkerik zaharrenetakoa (1918) eta euskaldunik gehien biltzen dituena. Udaran gehien bat. Neguan ere merezi du, ordea, elurra eta eguzkia elkarrekin badira, batez ere. Soasoko lautada da Pirinioetako nabarik garaienetakoa

“Leikegu” adizkiaren arkeologia

Amatiño 2016/03/15 00:05
Euskal zinearen gaineko zenbait zertzeladaren bila ari naizela, horra non aurkitu dudan, ustekabean, orain dela lau hamarkadako “leikegu” bat, sekula ikastolatik pasatu gabeko azkoitiar euskaldun zahar batek 1972an idatzia.

Gipuzkoaren gezurra

Amatiño 2016/03/12 00:05
Euskal Telebistaren zuzendari nintzela, 1993an, Zabalgarbiren bi arduradunek bisitatu ninduten, euren erraustegi-egitasmoa zertan zen azaltzeko. Hiru urte geroago, 1996an, Debabarrena Mankomunitatearen lehendakari nintzela, Gipuzkoako Diputazioak eskualde-buruak bildu gintuen zabortegi-plana aurkezteko. Hogei urte geroago, Bizkaiak Europako Energia-Balorizazio plantarik eraginkorrenetakoa du eta Gipuzkoak ez du ezer ez.

Entrenatze aldera

Amatiño 2016/03/09 19:55
“Decir que España es indisoluble o que el pueblo vasco tiene derecho a decidir son actos performativos y no constatación de hechos, aspiraciones legítimas y no derechos innegociables” (Daniel Innerarity, “La política en tiempos de indignación”. Galaxia Gutenberg, 2015).

Gimnasioko pelikulak

Amatiño 2016/03/06 22:05
Gimnasioa da mundu bat non, oro har, fauna berezi bat bizi den. Eta nago, gainera, arras berdineza dela arra ala emea izan. Segurutik egia da bakoitzak bere pelikulak egiten dituela, baita gimnasioan ere.

Ladina

Amatiño 2016/03/03 23:05
Taxilariak ez du bere ama-hizkuntza, ladina, saltzeko. Etxean ez omen dute besterik hitzegiten, lehen mailako eskolan lantzen dute, irratirik badute eta baita astekaria ere “La usc di ladins" (Ladinen ahotsa), non, besteak beste, eskelak eta lan-eskaintzak ere biltzeko gauza diren. 40.000 lagun baino ez dira, Bolzanon, Italiako probintziarik autonomoenean; BPGrik aberatsenean; Unescok Gizateriaren Ondaretzat jo duen europar eremu eskiagarririk handienean; paradisuetako batean.

Estrogenodunentzat

Amatiño 2016/02/29 23:30
Oscar sariek badute, bart gauetik, irabazlerik. Baita galtzailerik ere. Eta, behar bada, “Carol” da galtzailerik nabarmenenetakoa, sei nominaziotik bat bera ere ez baitu bereganatu. Nago, hala ere, Todd Haynes zuzendariak eta Cate Blanchett zein Rooney Mara aktoresek zertxobait merezi zutela. Estrogeno gehiegi ote?