Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Langabezia, 2009 urtekoaren pareko

Langabezia, 2009 urtekoaren pareko

Amatiño 2017/11/04 00:05
Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomia %2,9 hazi da azken hamabi hilabeteotan eta langabezia, berriz, %5 inguru murriztu. Urtebete berean, Nafarroan %4 edo gutxitu da lanik eza eta Espainian, oro har, %18. Horretara, nahiz Estatuan langabezia handiagoa izan, hobekuntzaren erritmoa ere nabarmen handiagoa da.

Atzera begiratuko badugu, aurtengo hirugarren hirihileko datuak 2009 urtekoak bezalakoak dira. Hau da, nonbait krisiaren zulotik ateratzen jarraitzen dugu, emeki-emeki hobetzen edo, baina inondik ez gara 2008ko datuetara iristen eta, are gutxiago, krisialdiaren aurreko 2007 urtekoetara. 

Hala ere, dena erlatiboa da. Euskal Autonomia Erkidegoan behintzat --ez, ordea, Nafarroan eta Espainian-- 1981etik 2000 arteko bi hamarkada luzeetan, langabezia orain baino handiagoa izan zen.

PARO 1981-2017

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: