Arnasa hartu eta putz egin, biak batera ezin
Amatiño
2017/12/05 10:00
Zorioneko gaude. Zazpi urtez itxita iraun ostean, hurrengo udan zabalduko da, berriro, Chillida Leku museoa, Suitzako Hauser&Wirth galeriak eta Chillida familiak adostutako hitzarmenaz.
Erantzunik ez
Nerabe guztiek ikusi beharko luketena
Amatiño
2017/12/02 13:45
“Giltzadun etxea – La casa de la llave”, Mada Aldereteren (Madril, 1959) poema antzeztua, antzerkietatik atera eta eskolarik eskola jokatu beharko lukete. Gainditu ezinezko matxismoa eta bortxaketak direla-eta, gazte jendearen sexu-heziketa horren zaila suertatzen omen den honetan, nekez zabalkunde-programa hoberik.
Inork gure senetik atera ez gaitzan ahalegindu
Amatiño
2017/11/28 18:24
Inor gutxietsi gabe, ez da gero erraz ulertzekoa nola arraio zenbait lagun gauza diren pasatzeko, hilabete inguruan, Kataluniako Errepublikaren Independentzia aldarrikatzetik, Espainiar Konstituzioaren 155. artikulua onartzera. Ez dut nik esango gurean ere antzerako jauziak eman ez direnik, baina hemengo erritmoak askoz ere geldoagoak izaten dira, lau hamarkadakoak-eta. Seny katalanaren eta euskal senaren arteko aldea, behar bada.
ETBren txoria, umezurtz
Amatiño
2017/11/26 13:50
Luis Iriondo Etxaniz atzo hil zen, Azkoitian, 86 urte zituela. Kantaria, aktorea, musikagilea, ekoizlea, bikoizlea, irratsaiogilea, komunikatzailea, harremanetan iaioa... ETBren lehen zuzendaria izan zen eta beste edozenbat gauza gehiago. Haren ekimen eta ekintza-zerrendak ez du akaburik.
Rafael Ossa Echabururen gomutaz
Amatiño
2017/11/23 18:20
Joan zen igandean hil zen, Bilbon, Rafael Ossa Echaburu idazle eta kazetaria. Betidanik bilbotarra zelakoan, Ondarroan jaioa zen orain dela 91 urte. Gizon ona, apala, maisua eta adiskide maitakorra.
Bidean ikasia izan ala ez izan
Amatiño
2017/11/21 08:05
Arantxa Urretabizkaiaren “Bidean ikasia” saiakerak, euskaraz, eta Fernando Arambururen “Patria” nobelak, gaztelaniaz, irabazi dute, besteak beste, aurtengo Euskadi literatura sariak. Batak zein besteak dute ardaztzat, euskal gizartean luzaro iraun duten –eta dirauten— bi gatazka: ETAren terrorismoa, Aramburuk, eta Hondarribiko alardea, Urretabizkaiak.
Bidegileetan bidegileena
Amatiño
2017/11/18 23:35
“Joseba Intxausti (Segura, 1936) idazlea izan da, baina eragilea ere bai, eta ez nolanahikoa. Bidegileetan bidegileena* gertatu zaigu euskalgintzan eta euskal kulturagintzan”. "Josebari zor diot euskal munduan sartu izana, berak euskaltzaletu ninduen, berak irakatsi zidan euskaraz idazten, berari esker ikasi nuen ikasten".
Andrazkoen soinekoak gustatzen zaizkigunean
Amatiño
2017/11/16 00:05
Aitortu dezadan, niri ikaragarri gustatu zaidala Isabel Coixeten filma eta zeharo gogoangarria iruditu, berriz, bi ordutan zeharreko soineko-kalejira. Arduratzen hasi beharko ote dut?
Zaratatsuenak ez dira emankorrenak
Amatiño
2017/11/14 09:00
Datorren urteko aurrekontuak direla-eta, nago, uste dut, oro har bi eratako politikariak daudela. Batetik, erakundeen kudeaketaren garrantzia azpimarratzen dutenak eta, bestetik, zer gerta ere, etenik gabeko aldarrikapen kanpolarrosetan aritu ohi direnak.
Teide, “infernurik” gorena
Amatiño
2017/11/10 11:20
Teideko Parke Nazionala (Unescoren Mundu Ondarea), Tenerifen, munduko seigarren parke naturalik bisitatuena da eta Espainiako lehena. Lau miliotik gora bisitari izan zituen iaz, Picos-de-Europa delakoak baino bi bider gehiago, Ordesak baino sei-zazpi aldiz gehiago eta Doñanak baino hamahiru bider gehiago. Lau milioi ikusliar horietatik %2k besterik ez dute gailurrera igotzeko baimenik lortu izaten. Hau da, eguneko, 200 lagunek baino ez.