Olaetatarrak, mende bat dantzan
Amatiño
2021/01/09 15:05
Olaetarrak izan ziren, batere zalantzarik gabe, euskal herri-dantza, ballet klasikoa eta garaikidea elkarrekin lotu zituzten lehenak. Urtetan, Olaeta Balleta eta euskal balleta sinonimoak izan ziren. Agur eta ohore, beraz, hogeigarren mendean zehar euskal dantzak balioesten gehien arduratu zen familiari.
Erantzun bat
Diputazioa, indio-hizkeraz
Amatiño
2021/01/07 16:35
Egia esan, ez dakit Ipar Ameriketako indioek nola hitzegiten zuten ingelesez XIX. mendean, baina far westeko filmak saiatu zirenez erakusten, infinitiboz eta preposiziorik gabe konpontzen omen ziren. Ez da harritzekoa. Besteak beste, ekonomia bide da, menderatzen ez den hizkuntzaz baliatzeko orduan, errezetarik errazena.
Eneko Sagardoyk, euskaraz, Goetheren testua, Beethovenen musikaz
Amatiño
2021/01/05 20:50
Eneko Sagardoy aktoreak euskaraz eskaini du, estreinako, "Egmont" tragediaren kontakizuna, non, Goethek jasotzen duen flandriarren askatasun-aldarria espainiar erregetzaren aurka.
Hirurogei urte geroago… Giuletta Masina
Amatiño
2021/01/04 11:55
Federico Felliniren (1920-1993) jaiotzaren urteurrenez, Donostiako Kresala Zine Klubak zinema-maisu italiarra nahi izan du omendu eta, hartara, “Il Bidone” (1955) filma eskaini, Trueban. “Il Bidone” ez da “La strada” (1954) edo “Las noches de Cabiria” (1957) bezainbatekoa, baina, bai, Felliniren neorrealismoaren adierazgarrietakoa.
Iparragirreri begira… jarriak eta kontrajarriak
Amatiño
2021/01/01 10:00
Lau haizetara “eman eta zabal zazu” aldarrikatu zuen Iparragirrek beste lau aire baino ez zituen argi izan: Gurutzea, Arbola, euskara eta Foruak, munduan zehar ibiltzeko --kapelaz, ez txapelaz-- nahiko eta sobera zitzaizkiolakoan.
Txertorik onena, Europa
Amatiño
2020/12/29 12:00
Amaitu berri den 2020 urtean Europar Batasunak ezagutu ditu sekula aurretik ikusi gabekoak. Pandemiak ekarri digu gudaldiz kanpo inoiz izan den aje ekonomikorik sakonena. Eta krisia gutxi balitz bezala, zer gehiago gertatuko eta, Britainia Handiak alde egin!
Altunak historia egin nahi du
Amatiño
2020/12/28 13:10
Ez dut Altuna ezagutzen, hedabidez baino ez dut ikusi eta entzun, baina ez dut uste ohiko tipoa denik. Eta ez naiz pilotariaz ari, gizonezkoaz baizik. Altunak ez du pilotari hutsa izan nahi. Ez du nahi irabazle soil izan. Txapeldun izan baino zerbait gehiago du amets. Historia egin nahi du Altunak.
Garai urdinak
Amatiño
2020/12/25 12:50
Urdina da urruntasunaren kolorea. Ez da fikzioa, fisika erreala bezain egia baino. Rayleighen sakabanaketa-legeak adierazten du zergatik den zerua urdina. Gero, nahi izanez gero, poesiatik ere badu. Distantzia urdina da. Hurbiltasuna gorria izan daitekeen zentzu berean. Pasioa gorria omen. Desioa, berriz, urdina. Garai urdinak bizi ditugu.
Kritikaren kritika
Amatiño
2020/12/22 08:40
Kontua da, artez arte hori esateko gertu dagoen kritikaria behar bezain objektiboa ote den oholtza gainean azaldutakoa balioesteko. Kontua da, hurrengo batean mereziko ote duen bere kritika irakurtzeari ekiteak ere. Kontua da, horrela jarduten duen profesionalari ez ote zaion zerbait falta.
Eibarko motoziklogintzaren azken lekukoa
Amatiño
2020/12/19 00:05
Aurreko astean hil zen, 93 zituela, Lorenzo Zabala, XX. mendearen lehen hamarkadetan Eibarren loratu zen bizikleta- zein motoziklogintzaren azken lekukoa. Hemezortzi urte baino ez zituen, peoran bere kasa motorra osatu eta etxean zuen Orbea bizikletari ezarri zionean.