Balizko errotak urik ez
Amatiño
2008/03/09 21:29
Emaitzak emaitzak dira, ez gehiago eta ez gutxiago. Gainerako guztiak aitzakiak, esne-berbak eta hutsaren hurrengoak besterik ez dira gaur goizean. Azken hilabeteotan sarri erabili ohi diren balizko arrazoiek ezer gutxi balio dute orain.
Erantzunik ez
Protokoloa errudun
Amatiño
2008/03/09 00:00
Aitortu behar dut Arrasaten ostiralean izan zen bezalako gertakariek erabat deprimitzen nautela. Eta, behar bada, eskerrak gero deprimitzen nauten, askoz ere larriago litzateke-eta norberaren izenean egiten omen diren erailketek errudun sentiaraziko ez bagintu.
Langile xumeak Herriaren etsai
Amatiño
2008/03/08 02:30
Arazoa da, nonbait, Batasunaren buruzagiek horixe uste dutela. Edo horrela uste ez dutenak ez direla nagusi. Edota, nagusi badira, ez direla ausartzen esan behar zaionari esaten. Hau da, zer gerta ere, "bietan jarrai" nahi dutela.
Botoaren duintasuna
Amatiño
2008/03/04 07:57
Hauteskundeak direla eta, politikari nafar batek zera esan du: “Lotsarik eta duintasunik ez dutenen aurrean, abstentzioa duintasunaren adierazgarri da”. Ba, garbi gera bedi, ni botatzera joango diren euskaldunetako bat naizela, eta duintasun handiz gainera.
Heisenberg, etika gainditu ez zuen Nobel Saria
Amatiño
2008/03/02 20:28
Werner Heisenberg (1901-1976) sekulako fisikaririk onenetakoa da, Einsteinekin eta Newtonekin batera. Zalantzarik ez gero argia izan zena, segurua den bezala bere burua engainatzen asmatu zuela. Alemana, abertzalea eta intelektuala, ez ikusi egin zion bere begien aurrean gertatu zenari.
Europa 1908-2008
Amatiño
2008/02/28 12:19
"Orain ehun urte munduak berrogeita hamar estatu zituen eta sei inperio. Oraingo mundua, berrehun estatu eta inperiorik gabe -- Ipar Ameriketako inperio ekonomikoa eta Txinan zein Indian izan daitezkeenez aparte--, ordukoa baino hobea ala txarragoa al da? Balantzeak adierazten du gure gaurko mundu hau askoz ere hobea dela".
Erantzukizun urriegi eta etika ugariegi
Amatiño
2008/02/27 07:59
Ez dakit normal-normala den baina gertatu behintzat gero eta sarriago gertatzen da. Gaztetxoen artean arazo, istilu, iskanbila edo erasoren bat denean, badirudi mundu guztia dela errudun, horrelakorik egin dutenek edo izan ezik. Edo gurasoak dira erdipurdikoak, edo lagunarteko giroa eskasa, edo eskola ez da behar beste arduratu edo erakundeek ez dute behar bezainbat egiten.
Gizona bere bakardadean
Amatiño
2008/02/26 08:15
Eusko Jaurlaritzak prestatu du Legebiltzarrak eztabaidatu beharreko "Terrorismoaren Biktimak Aintzakotzat hartzeko eta Babesteko Legea". Seguru lege ona izango dena baina ez dut uste terrorismoaren biktima guztiak aintzakotzat hartuko dituenik. Ez legeak nahi izango ez duelako, hainbat biktimak tutik esan gabe jarraituko duelako baino.
La tradicional innovación vasca
Amatiño
2008/02/25 13:29
La empresa Vicinay Cadenas ha sido galardona por la Fundación Sabino Arana por su esfuerzo en innovación e internacionalización. Vicinay es un referente mundial en la sujeción de plataformas petrolíferas marinas, y esta posición de liderazgo adquiere mayor relevancia si consideramos que la empresa nació hace nada menos que 250 años.
Iraultza kubatarra
Amatiño
2008/02/24 20:43
Ez da ustebakorik izan Kuban. Herri Boterearen Nazio Batzarrak (614 diputatu) Raúl Castro hautatu du, aho batez, Estatu Kontseiluaren lehendakari. Belaunaldi berriari leku egin behar zitzaiola-eta, horra 81 urteko agure zaharraren ondoko 76ko agure gaztea. Castrok Castrori darraio baina, hala ere, ez da gehiago kastrismorik izango. Iraun iraungo du, bai, Komandanteak bizirik dirauen artean, baina nekez geroago.