Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

La tradición vasco-navarra

Amatiño 2008/02/04 22:59
Lo que no parece ofrecer duda es que la imagen de Navarra que UPN plantea como inequívocamente histórica y real es, precisamente, la que no tienen ninguna tradición en el imaginario navarro.

Hauteskunde espainiarrak

Amatiño 2008/02/03 20:17
Dirudienez, Batasunaren aldeko ezker abertzale sozialistek ezin izango dute hauteskunde orokorretan parte hartu. Ondorioz, gainerako alderdi guztiak kritikatu dituzte: PSOE eta PP, parte hartzen ez uzteagatik, eta EAJ, EA eta EB, berriz, parte hartu dezaten ez laguntzeagatik.

Eta Jaionek gizon egin ninduen

Amatiño 2008/01/31 23:59
Hamazazpi urte besterik ez nituen Jaione ezagutu nuenean. “Ezagutu” diot, elkarrekin ordu erdi eskas baino egon ez baginen ere. Aldez aurretik egindako zita zen, harreman profesional hutsa, ordaindu beharrekoak ordaindu eta kitto.

Nafar Diputazioaren euskararen aldeko aldarria

Amatiño 2008/01/30 14:58
Eskola-maisuak euskaldunak izan zitezen txostena onartu zuen Gipuzkoako Diputazioak 1895eko azaroaren 12an. eta erabakiaren berri eman Araba, Bizkai eta Nafarroako Diputazioei, azaroaren 25ean. Nafarroakoak 1896ko urtarrilaren 11an. erantzun zion, onespena, laguntza eta elkarlana eskainiz: “Si V. E. lo estima así y prestan su apoyo las Diputaciones de Alava y Vizcaya, podrían desde luego iniciarse las gestiones colectivas”.

Era eta molde txukunak

Amatiño 2008/01/29 07:58
Jean Haritschelharren omenetan, eta Iparraldeko erakundeekin Euskaltzaindiak sinatutako hitzarmenaren inguruan, mugaz handiko jende ugari bildu zen orain hurrengo Bilboko egoitzan. Gertatua gertatu, onartu behar gero, Euskaltzaindia maisu dela protokolo kontuetan eta Iparraldeko euskaldunak, berriz, finak eta xarmangarriak kortesiazko moldeetan.

Vicinayk bizi nahi

Amatiño 2008/01/28 10:32
Sabino Arana Fundazioak aurtengo sarietako bat eman dio Vicinay Kateak izeneko enpresari. Zer egiten ote duen Vicinayk?

Imanol Murua, bai baina

Amatiño 2008/01/27 20:21
Imanol Murua kazetariak jaso zuen aurreko ostiralean "Argia" astekariaren aurtengo prentsa idatziaren saria. Ondo asko merezitako saria, batere zalantzarik gabe, euskal kazetari politikorik onenetakoa baita. Muruak ez zuen asmatu, ordea, saria jasotzerakoan egin zituen bat-bateko adierazpenetan.

Eguzki ikurraren aztarrenak

Amatiño 2008/01/26 18:44
"Joan ziren, joan, Jaengo Navas de Tolosara (1212) nafarrak, eta kateekin itzuli ziren etxera, eta kateak ekarri Herrira, eta kateak harmarrira" holaxe dio Joxean Artzeren poemak eta holaxe kontatu izan du nafar historia ofizialak, geroztik Tomas Urzainkik zalantza jarri duena. Bai, historilari honi jaramonik egingo badiogu, Nafarroako harmarriaren kateen historia asmakizun hutsa da, bai baitira 1212ko guduaren aurretik molde bereko kateak, Lizarrako San Migelen (1160), Chartreseko katedralean (1164) zein Iruñeko zenbait Biblia-erreprodukzio txikitan (1189).

Behingoz

Amatiño 2008/01/24 20:04
Heldu da eguna. Heldu beharreko eguna heldu da. Jean Haritschelharrek urtetan itxaro izan duen ekitaldia izan da gaur, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Bai, estreinako, Euskaltzaindiak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak elkarren arteko hitzarmena sinatu dute eta gaur, hain zuzen ere, Hegoaldeko zein Iparraldeko agintari politikoak elkarrekin bildu dira, lehen aldikoz, mugalde honetan.

Arregik oraintxe erosiko luke

Amatiño 2008/01/23 12:35
Balore-burtsak sekulako beherakada izan du. Adituek diotenez, ez omen da funtsean jaitsi merkatuak balio ez duelako, jendea izutu eta, badaezpada, saltzeari ekin diolako baino. FUD (Fear, Uncertainty and Doubt ) estrategia ote? Auskalo.