Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Jaioko dira berriak

Jaioko dira berriak

Amatiño 2009/08/10 09:51
Iker Muniain iruinsemea da, antza denez, San Mamesko lehoien itxaropen berria. Lezaman hasi zen 2005-2006 denboraldian, hamabi urte baino ez zituela, eta horra Europan lau urteren buruan. Jaioko dira berriak…

Athletic-ek hilaren 20an jokatuko du, Katedralean, UEFAko hurrengo kanporaketa Trumso norvegiarraren aurka. Inor gutxik uste zuen Bernako Young Boys gaindituko zuenik, baina hara ustebakoa, Llorenteren eta Muniainen golei esker.

 Iker Muniain

Iker Muniain iruinsemea da, nonbait,  San Mamesko lehoien itxaropen berria. Lezaman hasi zen 2005-2006 denboraldian, hamabi urte baino ez zituela, eta horra Europan lau urteren buruan. Jaioko dira berriak…

Jaio behar izango dira bai berriak, Athleticek aurrera egingo badu. Zer gerta ere, kimu berriek sartu beharko dituzte golak, zaharrok nahiko zeregin baitugu,  honez gero, noizbait hala moduz eskuratutako baloiei eusten.

 

Sasetaurrena
Sasetaurrena dio:
2009/08/10 12:51

Ederra zure argazkia jejje

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2009/08/11 02:05

Hor ez dok igartzen, baiña tripatxua bakarrik falta Olentzero izateko. Kar, kar, kar.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: