Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Ahitzen ari diren zibilizazioen konponezina

Amatiño 2010/01/02 23:49
Adin Maalouf idazlea ez da segurutik arrazoi guztiaren jabe baina, sikeran, Ekialde Ertaineko zein Mendebaldeko ikuspegiak bertatik bertara bizi izan eta ezagutzen ditu. Libanoarra jaiotzez, Barack Obamak benetan asmatu dezan nahi du. Behar bada, ez alde batean (Ekialde Ertainean) eta ez bestean (Ipar Ameriketan) ez gaudenontzat benetan interesgarria da bi zibilizazio kontrajarrien arteko zubigintza eta elkar ulertu beharra defenditzen dituenaren iritzia baina, daitekeena ere, “hango” zein “hemengo” hainbatek traidoretzat jotzea.

Jaiotza ala Parke Jurasikoa ote?

Amatiño 2009/12/31 17:47
Gure ama zenak ez luke gaur egungo Jaiotzarik ulertuko. Batetik, jaiotzaren ordez Olentzaro dagoelako; bestetik jolasteko erabiltzen delako eta, jolasteko denez gero, ardiekin, txerriekin eta behiekin batera, Haginzorrotz, Buztanoker eta bestelako dino-senideak tarteko direlako. Auskalo Jaiotza ala Parke Jurasikoa ote den, baina ez gure txikiei kontrakorik esan. Sinkretismo berria ote?

Sexua eta ideologia

Amatiño 2009/12/30 19:04
Neri betidanik gustatu izan zait sexua, giza-zibilizazioaren asmakizun handienetakoa iruditzen zait, benetako artetzat dut eta gizartearen baitan –aipatu nahiz ez— pil-pilean dagoen gaia delakoan nago. Zelan arraio ideologia oinarritzat duten giza-taldeek (alderdiek) ez lukete ba izan behar sexuaz eta sexuaren ondorioez iritzi propiorik?

Edozein gezurrek balio du sasiegia defenditzeko

Amatiño 2009/12/28 23:08
Larriena ez da datuon interpretazio okerra, maltzur jokatu nahia baizik. Datu okerrak kaleratzen dituenak badaki zertan diharduen. Eta, hala ere, datuok manipulatzen ditu hobe beharrez, ingurumenaren izenean, salbatzailearenak eginez: bere sasiegia hain segurua da eze, beharrezko defentsa egiteko gezurrak ere balio baitio. Batere lotsa eta espanturik gabe, gainera.

Duintasun eta elementu komun bila

Amatiño 2009/12/27 23:10
“Eskarmentuz dakit inoiz guztiz eskuratu ezin den konkista bat dela duintasuna. Porrot etengabea, beraz” –aitortzen du Anjel Lertxundik bere azken liburuan ('Eskarmentuaren paperak'. Alberdania, 2009). Saiakera omen da. Ez diet nik adituei terminologiarik ukatuko. Are gutxiago egilea errotik saiatu dela sumatu ondoren. Saiatu eta asmatu. Ez dago hor ezein porroten aztarrenik. Literatura, informazioa, hausnarketa eta plazera elkarrekin uztartzen dituen liburu urri horietako baten aurrean gaude.

Jostailu gehiegi

Amatiño 2009/12/26 23:05
Ez dakit zer esango ote lukeen Aita Santi Onaindiak gaur egun biziko balitz eta Olentzero eguneko opariak ikusiko balitu baina, nik lagundu beharko banio, esango nioke egun edozein umek duela orain 45 urte baino askoz-askoz ere jostailu gehiago, baina, behar bada, ez orduan bezainbateko “gerrariak”.

Natibitate eguzkitsua

Amatiño 2009/12/25 23:42
Berriketabako eguna. Nork esango gero Natibitate eguna izan denik. Itsasoa, 14 gradutan. Oraindik ere otsailera bitartean dezente hoztu beharko luke. Baina, dagoeneko, azaroan inausitako buganvillari kimu berriak atera zaizkio.

Zein jende arraroa gero, Iparraldekoa

Amatiño 2009/12/24 19:00
Sebastian Gonzalez azkaindarrak lau t’erdiko txapela irabazi eta, besteak beste, pilota-jokoa (eta pilota-negozioa) zertan den Iparraldean aztertu du hainbat komunikabidek orain hurrengo. Dirudienez ez omen da batere erraza “merkatu horretan” sartzea ipartarrak arraro samarrak direlako edo. Jakina, arraroak omen dira, hegoaldekook egiten ditugun gauza normalak egiten ez dituztenez gero.

Mapa aldatu digute

Amatiño 2009/12/23 21:46
Jakinekoa da mapak ez direna neutralak. Gure inguruko komunikabideetako eguraldi-mapak ikusi besterik dago. Oso zaila da gero bi berdin-berdinak aurkitzea. Ia-ia, zenbat komunikabide hainbat mapa. Baina ez da harritzekoa, mapen sinbologia kultura guztietan gertatzen da-eta, sistema politiko denetan eta hainbat koiuntura ekonomikotan.

Ontsa bizitzeko bost baldintza

Amatiño 2009/12/22 14:28
Auskalo gero hurrengo belaunaldietan zelan neurtuko ote den gizarte-bizimodua baina gaur egun behintzat badakigu herrialderik aberatsenetan eta ongizaterik onena dutenen artean bost baldintza edo betekizun nagusi biltzen direla, besteak beste: Barne Produktu Gordin altua, Inbertsio+Garapen handia, unibertsitate onak, zientzilari ospetsuak eta enpresa garauak.