Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Gurasoek dantzan youtubez ikasi

Gurasoek dantzan youtubez ikasi

Amatiño 2010/09/14 12:05
Ulertzekoa da gero ezkontideok euren ezteiak ahalik eta ondoen eratu gura izatea, eta gero eta gehiago dira ezkontza-jardun ofiziala nahiz ondorengo lagunarteko ospakizuna nolabaiteko berezitasunaz antolatu nahi izaten duten bikoteak. Berrogeiren bat eztegutan gonbidatu gisa parte hartu izan dudan arren, eta denetarik ezagutu, ez zait ordea gurasoak Agurra dantzan ikusterik sekula gertatu. Gure Elisabeteren ezkontzararte ez behintzat.

Xabier eta Koro senar-emazteak serio asko aritu zitzaizkigun orain hurrengo, euren alabarik nagusienaren ezkontzan. Serio, txukun, dotore eta… ustekabean, ez baitzuen inork horrelakorik itxaro, ezta gurasoei begira aho zabalik geratu zen Elisabetek berak ere.

Xabier anaia txikiari galdetu nion, berriz: "Baina hik nun ikasiko dok aurreskuan egitten?" Eta berak aurpegi maltzurraz erantzun: "Youtuben".  Iztuetak jakin izan balu...

Aurresku 600

                    Koro Zatarain eta Xabier Aranberri, aldare aurrean, ohorezko Agurra alabari eskaintzen (Maturana argazkia).

             Aranberritarrak 600

Dozenaren bat senideren faltan edo, hona Luis Aranberri zenaren ondokoak, ondokoen ondorengoak eta ondorengoen ondorengokoak, Elisabeteren inguruan (Maturana argazkia).

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: