Edurneren semeak berriztagarriez hitzegingo Bilbon
Amatiño
2010/03/23 16:57
“Netxu”ren semeak energia-eraginkortasunaz eta berriztagarriez hitzegingo du ostegunean, Bilboko Merkataritza Ganberan, Euskadiko Energia Klusterraren eskutik. Rafael Antxia Texasko parlamentari demokrata da, Barack Obamaren hauteskunde-kanpainaren argi-mutiletako bat eta hainbat urtez Eibarko Arraindi kalean bizi izan zen Justino Mitxelenaren biloba.
2 erantzun
Politikagintzaren arrakasta
Amatiño
2010/03/22 14:55
Azkenean Barack Obamak lortu du hasiera beretik aldarrikatu eta agindutako osasun-sistemaren erreforma. Segurutik Obamaren beraren arrakasta ere bada baina, lehen eta behingoz, politikagintzarena. 2008ko azaroaren 4an estreinako hauteskundeetan parte hartu zutenen arrakasta eta politika egin ahal denaren artea baino ez dela uste dutenena.
Zelako sareak halako enpresak
Amatiño
2010/03/19 22:00
David de Ugartek zera gogorazten digu, alegia: izar antzera zentru bakarreko sare erradialak goitik beherako enpresa handi-mandiak sortarazi zituela, geroxeago lekuan lekuko sare-multzo bilduek han-hemenkako enpresa txikiagoak eragin zituen bezalaxe eta, aurrerantzean, Internetek bideratuko sare banatuak oraindik ere sumatu baino ez diren enpresa-mota berriak sustatuko dituela, "filé" izenez bataiatutakoak, besteak beste.
Petronorrek EAEko argindarraren %3,8 ekoiztuko
Amatiño
2010/03/17 22:00
Udazkenetik aurrera Petronorrek indarrean jarriko du amaitzear duen kogenerazio-proiektua. Guztira 83,6 milioi euroren egitasmoa, 43,09 MW argindar ekoizteko. Muskizko findegiak 49,13 MW sortarazten ditu gaur egun. Azarotik aurrera, berriz, denera 92,22 MW. Hau da, Euskal Autonomia Erkidegoan sortzen den argindar guztiaren %3,8.
Bekoki aurreko titiak
Amatiño
2010/03/16 23:00
“Forehead tittaes”, bekoki aurreko titiak alegia, omen da Marion Cottillard aktoresaren proposamena, gizonezkook emakumeen bularretako bitartera begiratu ez dezagun. Gure aktoresa pizpirinak beste aukera errazagoa eta merkeagoa zuen: paparrekoa itxi. Baina ez du egin nahi izan. Hori da, antza, bere arazoa.
Euskal zentrismo europarra
Amatiño
2010/03/15 16:48
Xede nagusi bi aldarrikatu ditu EAJ-PNBk hauteskunde hauetan. Batetik, “Euskadi Europan” deritzan zerrenda-izenari darion ideia eta, bestetik, “centristes basques” delako autodefinizioa. Honi guztiari ausardia-punttua datxekio.
Papua Gineatik ez dator notiziarik
Amatiño
2010/03/14 00:16
Edozein egunetan irratian entzun ohi dugu kantari gazteren baten maketaren berri. Ehun orrialdeko poesia-liburua idazten baduzu norbaitek elkarrizketatuko zaitu. Baina enpresaren bat sortzen baduzu eta dozena erdi lanpostu eragin, inork ez zaitu aipatu ere egingo.
Iparraldearen orenaren ordua
Amatiño
2010/03/11 23:40
Ez dakit inork ahitutzat joko ote duen ala ez eguneroko “Iparraldearen orena” baina, erabakia erabaki, ez diot honako desio hau baino opa: hamazortzi urte barru bere motxilaren balantzea egiten duenean ni orain bezain harro sentitzeko arrazoirik izan dezala.
Erresilientziaren erronka
Amatiño
2010/03/10 16:21
Zer egin argia joaten denean komunikazioek eta sistema informatikoek indarrean jarraitzerik izan dezaten? Zer asmatu ohiko edozein trafiko-mota ezinean geratzen denean beste aukeraren bat izateko? Zer burutu gainbehera etorritako eraikinen azpian gelditzen diren pertsonen berri jakitzeko? Zer bideratu larrialdi horietan zer jan eta zer edan falta ez dadin? Horra erresilientziaren erronka.
Eztitsua bezain goxoa, jatorra bezain eskuzabala
Amatiño
2010/03/08 23:07
Ez dut nik "The Blind Side" (Alde itsua) filma ikusterik izan eta nekez esan dezaket Sandra Bullockek merezimenduz irabazi ote duen ala ez aktoresarik onenari dagokion Oscar saria, baina aitortu behar dut, halere, ikaragarri poztu naizela. Neskatila hau ikaragarri gustatu izan zait aspaldidanik, “Mientras dormía” pelikula goxo-goxoa ikusi nuenetik bai behintzat.