Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Nuklearra? Bai, eskerrik asko

Nuklearra? Bai, eskerrik asko

Amatiño 2011/02/19 00:05
Ez dakit nik zer arraio egingo ote dugun energia nuklearraz, jakin ere ez dakit indarrean dauden zentral nuklearren epea luzatu ahal izateko Espainiako Kongresuak adostu duen onespena zuzena den ala ez, baina zilegi bekit esatea erabaki horrek bazterrak asaldatuko zituela duela hogei urte eta ezer gutxi gertatu izan balitz bezala pasatu dela, berriz, oraingoan.

Ez naiz ni  hemen hasiko zentral nuklearren aldekoak eta kontrakoak laburbiltzen. Zeregin hori bere kasa hartu zuen Eroskik orain urte bi. Une honetan energia nuklearraren nondik norakoa baino nabarmen interesgarriago iruditzen zait jendearen iritzi-aldaketaren zergatia.

Hasteko, esan gabe doa, eztabaidan dagoena ez dela zentral nuklear berriak egitea eta, beraz, non kokatu erabaki beharra, aurretik hogeitaka urtean lanean ari direnei iraupen-epea luzatzeko aukera eskaintzea baino.

Ondorioz,  ondo dago behar bada indar nuklearra txarrestea, baina denok dakigu –jakin nahi dugun denok—  gaur egun kontsumitzen dugun argindar-jatorriaren %21 nuklearra dela.

                                     

Jakin ere badakigu Espainiaren energia-menpekotasuna zein ikaragarri handia den, %85 inguru, Europar Batasunaren batez bestekoa %54 den artean. Danimarka da europar estatu energia-esportatzaile bakarra eta Erresuma Batua zein Polonia gutxien inportatzen dutenak. Beraz, zuk eta biok kontsumitzen dugun energiaren %85 kanpotik badator, ez gero harritu garesti baldin bada edo beti ere atzerriko krisialdien menpe bagaude.

Jakinekoa da, bai, indar nuklearraren hondakinak benetan arazo larria direna, baina nago gure lehentasunak ez ote dauden orain kostuak murriztu, hornitzea bermatu, CO2 isuriak urritu eta berotegi-eragina gutxitu nahian. Eta honetarako guztirako behintzat, nuklearra ia-ia perfektua.

Izan ere, onartu beharko aspaldiotan ez dela Legebiltzarrean egitasmorik izan Ekonomia Iraungarria Legeak lortu duen bezainbateko adostasunik bereganatu duenik,  PSOE, PP, CiU eta EAJ-PNV bat etorri dira-eta aspaldiko partez. Sekula holakorik!

Dena dela, hemen bertan behin baino gehiago aipatu izan dudanez, indar nuklearraz inguratzen ari gara eztabaidarik gabe, batere gizarte-ikamika edo liskar politikorik gabe. Komunikabideei ere ez zaie nonbait gaia lar interesatzen. Gogoratu Xabier Garmendia Industria eta Energia Sailburuordeak Donostian aldarrikatu zuela normaltasun handiz energia nuklearra eta biharamunean ez zela komunikabide bat bera ere hartaz jabetu.

 

ortozik doana
ortozik doana dio:
2011/02/20 12:51

Hausnarketa onak...ados ez nagoen arren energia nuklearra hobestearekin. Lan gehiago daukagu kontsumoaren efizientzian eta berriztagarrien teknologia hobetzen. Edo Nikola Teslaren energia libreko ikerkuntzak berreskuratzen. Baina horretara ez noa.

Gaur Iturriren blogean (http://eibar.org/blogak/iturri/archive/2011/02/19/bahrain-bideo-bat) Bahrainen erahilketa gordin batzuk agertzen dira, eta Irakeko gerran azokak ere bonbakatu ziren orain urte gutxi...Eta gizartean epel xamar pasatzen dira. Harrikaden aurrean harritzeko ahalmenik ez. Ez dut uste Irakekoak horrelako erantzuna izango zuenik orain 20 urte.

Beharbada norbanakoan badu neurri handiko eraginik, baina orohar gizarte mailako erantzunean...hutsa, sozialki nahiko "difuminaturik" gaude.

NUKLEARRAK EZ ESKERRIK ASKO!!

Amatiño
Amatiño dio:
2011/02/19 19:22

Ez dut ulertzen zer esangura duzun zehatz. Argindarraren ekoizpenari dagokionez (nere goiko gazta) balantza ez dela eskasa esan nahi duzu?

i
i dio:
2011/02/19 17:24

Energia, oro har, hartuta, balantzea eskasa da, Espainiak petrolio gutxi ekoizten duelako, baina energia elektrikoari dagokionean, balatzea oso desberdina da: http://www.lapizarradeyuri.com/2010/11/14/asi-funciona-una-central-nuclear/nuclear_1_datos_electricidad_espana/

i
i dio:
2011/02/20 18:41

Esan nahi nuena da, energia elektrikoaren inportazio eta esportazioaren balantzea aintzat hartuta, gauzak asko aldatu direla azken urteotan (begiratu bestela nik bidalitako estekan ageri den grafikoa). Espainiaren balantze energetiko globala (petrolia eta beste ere kontutan hartuta, ez energia elektrikoa bakarrik) balantzea eskasa zela esan nahi nuen (petrolioa eta gasaren menpekotasunagatik gehien bat seguraski), baina energia elektrikoari bakarrik begiratuz gero, ez direla zentral nuklearra horren beharrezko ikusten, Espainia orain beretzat behar duena baino gehiago produzitzen ari delako. Auto elektrikoak ugaritzen hasten direnean ikusi beharko zer gertatzen den.

Amatiño
Amatiño dio:
2011/02/20 21:22

Bai, hori da aurrengoan ulertu nizuna baina zalantzan nengoen beste zerbait esagura ote zenuen.

Jakina, argindar-balantza energia osoarena baino hobea dela. Baina horrek ezin du espainiar egiazko energia-mentsa ezkutatu. Europar Batasunean sei estatuk dute Espainiak baino ments handiagoa eta hogeik txikiagoa.

Bestetik, egia da azken urtetoan hobetu dela argindar-balantza (EAEn eta Nafarroan ikaragarri hobetu) baina, oraindik ere, oso oker ez banago, argindar energia-iturriaren %70 inguru fosila edo nuklearra da.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: