Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Biscayensis edo Euskariensis… baina euskal balea

Amatiño 2011/05/14 14:05
Asteburu honetan Orion ospatuko dute Kantauriko azken balea-arrantza. Ez dakit horrelakorik ospatzekoa ere ote den, baina gogoan dut inuit txikiak bekozko ilunez galdetu zidana: “Euskalduna? Balearik gabe utzi ginduztenetakoa?”

Galderabako prentsaurrekoak

Amatiño 2011/05/12 00:39
Kazetari-elkarteak kexu dira egunotan alderdi politikoen informazioaz jasaten omen duten askatasunik ezaz. Besteak beste, bi zentsura-mota dira zehatz-mehatz salatu izan dituztenak. Batetik, hauteskunde-kanpainetako informazio-blokeak alderdiek beraiek egin izana. Bestetik, galderarik gabeko prentsaurrekoak. Lehenengo kasuan arrazoi osoa dute; bigarrenean, ez beti.

Francoren denboretan egunak ere luzeagoak ziren

Amatiño 2011/05/10 00:05
Egia da gero orain gertatzen diren hainbat gauza ez liratekeela sekula Francoren denboretan gertatuko. Nik ez dut ordea uste, hainbatek besterik esan arren, Francoren garaietan hobeto bizi ginenik. Baina, horratik, hasia naiz pentsatzen egunak ez ote ziren orduan orain baino luzeagoak.

Afrika, hain hurbil eta hain urrun

Amatiño 2011/05/08 12:17
Europako interes kolonialek Afrikaren zatiketa marraztu zuten 1884an, politikaz, ekonomiaz, kulturaz zein hizkuntzaz. Orduan hartu omen zen afrikarrak arabieraz, ingelesez, frantsesez edo portugaleraz mintzatu zitezen erabakia. 1962 urtean, berriz, hainbat afrikar idazlek “zer da afrikar literatura?” hausnartzeari ekin zion eta, geroztik, eztabaida areagotu baino ez da egin (Erlea-4).

Itxaropena Argitaldariaren omenetan

Amatiño 2011/05/06 19:58
Bernardo Atxaga eta Javier Marías idazleekin batera, Itxaropena Argitaldariak jaso zuen bart iluntzean, Bilbon, aurtengo Carlton-Argital saria. Ez dakit aipatu idazleek aurkezpen handirik behar ote duten, baina Itxaropenak ondo mereziak ditu egin dakizkiokeen aurkezpen, goraipamen, gorazarre, laudorio eta txalo-zaparrada guztiak. Nahiz, segurutik, gaurko euskal irakurlerik gehienek hartaz ezer gutxi jakin.

Iñaki Perurena, “eukixan jaikixa”

Amatiño 2011/05/05 23:52
Iñaki Perurenak jasoko du aurtengo Manuel de Irujo Saria “euskararen zein euskal kulturaren berreskurapenaren mesedetan egindako lan eskergagatik”. Sari-emanaldia ekainaren 4an izango da, Lizarran. Zorionak Iñaki.

Merkatua

Amatiño 2011/05/03 23:42
Ehun eta hogeita hamar urtez gaztelania hutsean argitaratu ostean, Kataluniako La Vanguardia egunkaria bi hizkuntza-bertsiotan kaleratuko da gaurtik aurrera. Artur Mas lehendakariak adierazi duenez “és una decisió de transcendència històrica”; honek frogatzen omen du “que no és del tot cert que el català retrocedeixi” eta Godó Taldearen erabaki hau “és una gran aposta per aquesta Catalunya que volem viure amb normalitat de cara al futur”

Eraztun dardaratzailea

Amatiño 2011/05/02 18:05
Gazte jendeak erabili izaten du hainbat tramankulu 'hobeto egin guran'; zahar jendeak, ostera, 'egin guran' besterik ez; baina sarri asko, kasu batean zein bestean, tramankulu berbera baino ez da erabiltzen dena. Ala ez?

Energia kontuetan ere, Axularrek arrazoi

Amatiño 2011/04/30 21:00
Ekologistak Martxan taldekoak Ganekogortako parke eolikoaren kontra azaldu dira, hainbat ingurumen-arrazoi tarteko. Seguru gero ez zaiela arrazorik falta. Gainera, ekologistak ez dira kasu honetan matxinatu asaldatzaileak, botere geldoaren laguntzaileak baino. Besterik uste arren, gurean ez baitago praktikan energia eolikoaren alde inor, haize errotarik gabeko energia eolikorik asmatzen ez den artean behintzat.

Bertan behera geratu

Amatiño 2011/04/29 14:00
ETAk, "nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak", jakinerazi du “iraultza zerga ordaintzeko exijentzia bertan behera geratzen dela”. Hau da, gure salbatzaileei jaramonik egingo badiegu, ez dute nonbait beraiek harako exijentzia “bertan behera utzi”. Ez, exijentzia bera da, antza, bere kasa “bertan behera geratu dena”. Filologoek noizbait aztertu beharko dute esamolde pasiboekiko ETAren zaletasun iheslaria.