Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Merkatua

Amatiño 2011/05/03 23:42
Ehun eta hogeita hamar urtez gaztelania hutsean argitaratu ostean, Kataluniako La Vanguardia egunkaria bi hizkuntza-bertsiotan kaleratuko da gaurtik aurrera. Artur Mas lehendakariak adierazi duenez “és una decisió de transcendència històrica”; honek frogatzen omen du “que no és del tot cert que el català retrocedeixi” eta Godó Taldearen erabaki hau “és una gran aposta per aquesta Catalunya que volem viure amb normalitat de cara al futur”

Eraztun dardaratzailea

Amatiño 2011/05/02 18:05
Gazte jendeak erabili izaten du hainbat tramankulu 'hobeto egin guran'; zahar jendeak, ostera, 'egin guran' besterik ez; baina sarri asko, kasu batean zein bestean, tramankulu berbera baino ez da erabiltzen dena. Ala ez?

Energia kontuetan ere, Axularrek arrazoi

Amatiño 2011/04/30 21:00
Ekologistak Martxan taldekoak Ganekogortako parke eolikoaren kontra azaldu dira, hainbat ingurumen-arrazoi tarteko. Seguru gero ez zaiela arrazorik falta. Gainera, ekologistak ez dira kasu honetan matxinatu asaldatzaileak, botere geldoaren laguntzaileak baino. Besterik uste arren, gurean ez baitago praktikan energia eolikoaren alde inor, haize errotarik gabeko energia eolikorik asmatzen ez den artean behintzat.

Bertan behera geratu

Amatiño 2011/04/29 14:00
ETAk, "nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak", jakinerazi du “iraultza zerga ordaintzeko exijentzia bertan behera geratzen dela”. Hau da, gure salbatzaileei jaramonik egingo badiegu, ez dute nonbait beraiek harako exijentzia “bertan behera utzi”. Ez, exijentzia bera da, antza, bere kasa “bertan behera geratu dena”. Filologoek noizbait aztertu beharko dute esamolde pasiboekiko ETAren zaletasun iheslaria.

Xabi Otero, berriketabako profesionala

Amatiño 2011/04/28 19:00
Ez dakit Xabi Otero adiskidea artista ona ote den. Berriketabako profesionala dena badakit, ondotxo jakin ere. Aurrenak ez du bigarrena nahitaez bereganatzen. Alderantzizkoak bai, ordea.

Jose Antonio Arana Martija, isilik misilik

Amatiño 2011/04/27 14:00
Euskaltzaindiaren posta elektronikoak hobe luke, zenbait egunetan behintzat, izorratu edo mutu geratu. Orain hurrengo Xabier Gereñoren heriotzaren berri eman zigun eta gaur goizean, ostera, Jose Antonio Arana Martijaren hileta-ordua jakinerazi.

Hamaika euskalkiren bilera gaur Saran

Amatiño 2011/04/25 21:00
Denetariko euskaltzaleak bildu dira gaur Saran, XXVIII. Idazleen Biltzarraren inguruan. Usuegi ez denez, jende ikasia ezezik, zazpi euskal lurraldeetako herritar xehe-xehea bertaratu da. Belarria zorroztu baino ez, Bizkaiko, Garaziko zein Zuberoako moldeak bertatik bertara arrunt asko entzuteko, gainerakoak ere barra-barra tarteko. Holakorik behintzat ez da durangar periferian izaten.

Aberria

Amatiño 2011/04/24 18:00
Okendo almirantearen gorazarrez Donostian eraikitako monumentuan, besteak beste, "patria" hitza aipatzen da gaztelaniaz. Euskaraz, aldiz, "sorterriya". Zenbaitek besterik uste arren, bereizketa hau ez da ezjakintasun kontua, ez itzulpen zuhurra, are gutxiago zentsura-ondorioa, sasoiko lorea baino.

Lazarragaren “larrosachoa”

Amatiño 2011/04/23 16:00
Apirilak 23, Sant Jordi egunez, katalan herrietako gizon-emakumeek larrosa eta liburu bana opa izaten diote elkarri, hainbat mendetako ohiturari jaramon eginez. Euskal ohiturarik ezean, bihoakie Lazarragaren “larrosachoa”, gure ama zenarengandik haren birbilobenganaino, maitatu, gozatu eta sufriarazi ditudan emakume guztiei.

"Carlos", rocker zaharrontzako filma

Amatiño 2011/04/22 10:00
“Carlos” filmak (Olivier Assayas, 2010) 1973tik 1994ra bitartean hogei urte legez kanpo jardun zuen terroristaren zertzeladak kontatzen dizkigu. Zenbaitek besterik uste arren, Carlos ez da Frederick Forsyth nobelagileak asmatutako fikziozko pertsonaia, Parisko La Santé espetxean bizirik dirauen presoa baizik. Ez omen zaio filma batere gustatu. Eta ez da harritzekoa.