“Nación vasca”, frankismoaren garairik latzenetan
Ez dago nonbait liburu zaharrak irakurtzeari ekin baino sekulako pasarte berriak aurkitu ahal izateko. Joxe Migel Barandiaranen heriotzaren hogeigarren urtebetetzea dela-eta, han-hemenka antolatu diren hitzaldien eta erakusketen ildotik ekin diot gure jakintsu ofizialaren lehen argitalpenak biltzeari. Hona lau, adibide gisa baino ez:
Ezkerrekoa Consejo Superior de Investigaciones Científicas erakundeak argitaratua (Zaragoza, 1952). Eskuinekoa, berriz, Diputación Provincial de Vizcaya aldundiak (Bilbao, 1960)
Excavaciones Arqueológicas de España elkarteak 1961 eta 1962 urteetan argitaratutako azterlanak, arrano inperial eta guzti
Eta hain zuzen ere, hona lehen gainbegiratu azkarrean aurkitu dudana (La prehistoria en el Pirineo vasco. Estado actual de su estudio. Primer Congreso Internacional del Pirineo. José Miguel de Barandiarán. Zaragoza, 1952)
Bistan da Baradiaranek arazo handirik gabe kokatu zuela “nación vasca” delakoa mendebaldeko Piriniotan barrena. Eta aipatzen dituen leize-zuloen izenei erreperatuz gero, batere zalantzarik ez Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa zein Iparralde jo zituela ataundarrak, ageri-agerian, euskal nazioaren lurraldetzat. Zaragozako kongresuan izan zen, 1952an, Francoren diktadurapeko sasoirik latzenetakoan.
Barandiaranen oinarri-oinarrizko informazio hori garai hartako egunkarietan erabili ohi zen terminologiaren antipodetan zegoen. Nabarmen, beraz, zein alde handia zegoen kioskotan saltzen ziren egunkarien politika-kontrolaren eta zientzia-argitalpenen nolabaiteko naturaltasunaren artean.
Parebako bikotea, Jesus Altuna eta Joxe Migel Barandiaran. Bilbo, 1975