Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Malagako “verdialak”

Malagako “verdialak”

Amatiño 2011/12/11 23:30
Malagako “verdialak” abesten dituzten kantarien janzkera loretsuek eta koloretako begiztek zer ikusi gehiago dute, antza, Europako udaberri-jaietako ekanduekin, afrikar moldeekin baino. Baita, neurriren batean, Baxenafarroa eta Zuberoako zenbait dantzariren tankerekin ere

Andaluziako adiskide minak bidali dit Los Verdiales izeneko musika eta kanta-antologia bat. Malagako mendialde ezkutuetako folklorerik zaharrena, petoena eta jatorrenetakoa omen da. “Bene-benetan mairu-mairua” zehazten dit lagunak, batere konplexurik gabe, bidali didan musikaren kutsadurarik eta endekapenik eza nolabait azpimarratu eta nabarmendu nahi izango balu bezala.

Ez dut nik esango Malagako “verdialak” antzinakoak ez direnik, are gutxiago bertako-bertakoak edo bene-benetakoak ez direnik ere, baina bai, ordea, mairu-mairuak direna zalantzan jarriko. Hain zuzen ere, nire adiskideak besterik uste izan arren, “verdialak” mairuak Iberian zehar sartu aurrekoak bide dira eta, segurutik, ez dira arabiar mundutik europar kontinentera etorritako kanta-motak, Mediterrionoko kulturan barrena arabiarrak agertu baino dezente  lehenago barreiatutako folklore-adierazpenak baino:

"Los verdiales son una manifestación total del mundo rural mediterráneo, con algunas pinceladas tan arcaicas que hunden sus raíces en época prerromana; en los cultos solares y las celebraciones que señalan y el comienzo y el final de las principales tareas del campo".

Izan ere, “verdialak” abesten dituzten kantarien  janzkera loretsuek eta koloretako begiztek zer ikusi gehiago dute, antza, Europako udaberri-jaietako ekanduekin, afrikar moldeekin baino.  Baita, neurriren batean, Baxenafarroa eta Zuberoako zenbait  dantzariren tankerekin ere.

Verdialesombrero

Malagako "verdialen" janzkera

Verdialak

Oier A.
Oier A. dio:
2011/12/13 18:29

Arrazoi duzu Amatiño, Verdialen janzkera loratu eta koloretsuak Europarekin lotzen dute, Zuberoa, Nafarroa Beherea, Asturias, Ingalaterra, Flandes, Italia eta Eslobakiako folklorearekin, besteak beste.

Horra Ingalaterrako batzuk adibidez:


Donapauleko Kabalbakada hemen:


Beste hau Italiako da, Rocca Grimalda. Bertara joango gara aurten eibartarrak gure koko-dantzekin:

Dena den, bitxiena zera da, Ingalaterrako dantzariak, morris dantzariak direla, alegia, mairu dantzariak. Eta beraz, gerta litekeela Malagan "benetako" mairuak eta folkloreko mairuak elkartu izana. Juan Antonio Urbeltz gai horren inguruan ari da ikerketa lanean azken hamarkadan eta zenbait lan argitaratu ditu horretaz. Euskal Herrian Cromlech-ak "mairu-baratz" moduan izendatzea, edo Burdin Aroko aztarnak aurkitu diren hainbat toponimo --moru, murumendi,..-- mairu hitzarekin lotuta agertzea folkloreko mairuekin lotu ditu Urbeltzek. Europako folklorean mairua aipatuz erreferentzia ugariak daude: "muriska" esaten zaio "kabriolari" Gipuzkoako dantzetan, Moriskentanz dantzatu izan da Alemanian XV. mendetik aurrera, moreška Kroazian.

Ingalaterran morris dantzen jatorria eta izendapena bere misterio handitzat jotzen dira, eta ikertzaile zenbaitek lan mardulak egin dituzte horren peskisan. Badago zer ikertua inguru-mari horretan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: