Jantzi adimendunak
Amatiño
2011/06/09 00:00
Semerik gazteena, kimikaria, Frankfurten egon berri da bertako Techtextil nazioarteko azoka dela eta. Zer nolako azoka-mota ote galdetu eta, erantzuna: “Aittittarentzat modukoa”. Kasu honetan, aittitta ez naiz ni, gure aita zena baino. Semeak esangura nahi didana zera da, bera ikertzaile edo teknologo gisa joan den arren, han ikusi ahal izan dituen makinaria, lanabes, zerbitzu eta produkturik gehienak tindategi edo arropa-garbiketa sektoreari dagozkionak direla… oraindik ere.
Erantzunik ez
Hitzaurre goreslea inork idaztea hobe
Amatiño
2011/06/07 00:00
Ez naiz historialaria eta, behar bada, hiru egileok arrazoi izango dute, baina katedradun orojakileen kutsu jakintsu eta harroputz-punttu horrek hazkura eragiten dit. Demagun, bai, hiru irakasleok beste hainbat baino profesionalago, neutralago eta arrazoitsuago direna, baina hori, egia balitz ere, sinesgarriago litzateke beste norbaitek esan izan balu. Ze premia dago gero norberaren burua zuritzen hasteko? Txarrena da, liburuan zehar irakurlea hitzaurreaz gogoratzen dela ezinbestean eta… excusatio non petita accusatio manifesta.
Joño, argia joan egin da! Baina... Nora?
Amatiño
2011/06/05 00:00
Gaurko gazteriak sumatu al du inoiz energia faltarik? Are gehiago, egungo umeteriak “ikusi” al du inoiz energiarik? Hezitzaileak kexu agertu izaten dira hirietako neska-mutikoek ez dutelako behirik, ardirik edo oilorik ikusten. Bapo, eta... energiarik?
Arrazoiak
Amatiño
2011/06/03 00:00
Euskal independentismoak ez du euskal barrutirik gehienetan hauteskunderik irabazten, ez du markarik frogatu duen lehendakaririk eta ez daki –ez du agirian esaten behintzat– lurralde bikiaz, hirukiaz, laukiaz edo zazpikiaz ari ote den independentzia aldarrikatzeko orduan.
Hamaseigarren mendeko hitz sabindarra
Amatiño
2011/06/01 00:00
“Oski pare bat, galtza pare bat eman nereizun atsarrez…” dio igande iluntzean, denbora pasa, ezustean aurkitu dudan amodiozko kopla zuberotarrak. Eta, irakurri ahala, Xabier Elorriagaz zein Sabino Aranaz gogoratu naiz.
Anjel Lertxundi, in crescendo
Amatiño
2011/05/30 00:00
Azken orrialdea irakurri, liburua itxi eta besaulki-zuloan kikilduta, gogoetatsu, jaiki ezinda geratzeko modukoa da Anjel Lertxundiren azken eleberria: "Etxeko hautsa". Jakitekoa litzateke zenbat milaka ordu behar izan ote dituen horrelako ekarpena biltzeko, osatzeko, moldatzeko eta birmoldatzeko. Sekulako arte-bitxia gero, Anduk burutu duen “artefakto literarioa”. Eleberria ote? Entsegu nobelatua? Auskalo, adituek besate.
Mundua 2050 urtean
Amatiño
2011/05/28 00:00
Ez da batere erraza bost urte barrurako aurreikuspenak iragartzea eta zer esanik, beraz, hurrengo berrogei urterako. Baina Laurence C. Smith ausartu da, egin du, eta gainera sinesgarri samar. Asmatuko ote duen… beste kontu bat da. UCLA unibertsitateko irakaslea ez da igarlea, ezta alarma-jolea ere, baina bere ikerketak ez du inor baretu edo lokartu dadin nahi. Smith 2007an Bake Nobel Saria irabazi zuen IPCC* taldearen kide da.
Magnetika, kimika eta estatistika
Amatiño
2011/05/27 00:22
Minbiziak jotako gaixoak uste baino sarriago gertatzen ari direla eta, Lakuako egoitzan lanean diharduten Eusko Jaurlaritzaren hainbat funtzionariok ur-bilatzailea (?) deitu dute lantokiko eremu elektromagnetikoak bertatik bertara aztertzeko. Osagileen iritziz, ordea, minbizia gehitu izanak zer ikusi gehiago izan omen dezake funtzionarioen adinarekin (Lakuako bulegoak 1980an ireki ziren) edo euren kontsumo-ohiturekin, bulegoan sortu daitezkeen eremu elektromagnetikoekin baino.
Politika: esker txarreko lanbidea
Amatiño
2011/05/25 00:00
Ez da gero giro Aralar, Ezker Batua-Berdeak zein Hamaikabat alderdien inguruan eta, hain zuzen ere, hiruren emaitza eskasek gogorarazten digute, niri bai behintzat, politikaren saihetsik krudelena. Behar bada emaitzak dirateke edozein hauteskundetan arlorik garrantzitsuena eta jendaurrean gogoangarriena, baina edozein alderdiren atzekaldean giza-taldeak daude eta, zer gerta ere, inoiz gutxitan gogoratu izaten gara euren egoera zailaz eta larriaz.
Julene Azpeitia: argazki bakarreko emakumea
Amatiño
2011/05/23 00:00
“Zenbat Gara” (Zeruko Argia, 1972-1975) informazio-sailak iraun zuen artean atera nuen argazki-sorta atontzen ari naizela, Julene Azpeitia (1888-1980) idazlearen argazki ahaztua agertu zait. Ia berrogei urtean ezkutuan egon diren negatiboak digitaldu eta horra sekulako ustekabea.