Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Iragarritako albistearen kronika

Iragarritako albistearen kronika

Amatiño 2012/01/02 23:52
Jose Manuel Soria Industria eta Energia ministroak ziurtatu du ziurtatu beharrekoa. Espainiar gobernu berriak atzera botako du Zapaterorenak 2009ko udan hartutako erabakia eta Garoña ez da itxiko 2013an, sei urte geroago baino, 2019an. alegia. Ezin, ostera, albistetzat jo, Rajoy berak agindu baitzuen 2009ko udazkenean: “hauteskundeak irabazten baditugu ez dugu Garoña itxiko”. Esan, irabazi eta egin.

Industria eta Energia ministroaren logikak ez du zirrikiturik. Batetik, ezin gero uka energia guztien premian gaudenik. Bestetik, giroa ez dago berriketarako, are gutxiago indarrean diren energia-iturriak ixteko. Izan ere Ministro jaunak zehatz asko bereizi nahi izan du ez diharduela indar nuklearraren aldeko apostua egiten, ezta zentral berririk eraiki nahian ere, honezkero erabat amortizatua dagoen azpiegituraz baliatzen baino. Eta, gainera, Garoña inguruko udalerrietako herri-ordezkari guzti-guztien onespenaz eta esker onaz.

Orain 37 hilabete, 2009ko urriaren 6an. Mariano Rajoyk eskualdeko berrehun inguru alkate, zinegotzi eta herritar bildu zituen Santa Gadea del Cid udalerriko Espino Andre Mariaren Monostegian eta, zorrotz asko, aurrez aurre zituen guztiek entzun nahi izan zutena baino ez zien esan eta promes egin: “hauteskundeak irabazten baditugu ez dugu Garoñarik itxiko”. Eta irabazi egin dituzte.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: