Petrolioa ote, XXI. mendeko ikatza eta siderurgia?
Bankuek kreditoa ukatu ondotik, Suitzako Petroplus konpainiak Europan dituen bost findegietatik hiru itxi beharra iragarri zuen aurreko astean, Petit Couronne (Frantzia), Anberes (Belgika) eta Cressier (Suitza) findegiak hain zuzen, nahiz Coryton-en (Erresuma Handia) eta Ingolstadt-en (Alemania) ekoizpenari eutsi.
Frantziako CGT, CFDT eta CFE/CGC sindikatuek eta Belgikako FGTBk zein Suitzako Uniak dei egin diete herri-erakundeei elkarrekin nolabaiteko egitasmoren bat indarrean jarri, beharrezko diru-ezarpenak eragin eta milaka lanposturen galera ekidin dezaten.
Sindikatuek salatu ere salatu dute europar findegiekiko jarreraren berdintasunik eza “Europan findutako petrolioaren produktuek ingurumen eta segurtasun araurik zorrotzenak bete behar dituzten artean, kanpoko herrialdeetatik inportatu ohi direnek gutxieneko baldintzak ez betetzeaz gainera gizarte-dunpina egin ere egiten baitute”.
Aldi berean sindikatuek gaztigatu dute Europan findegiak gero eta gehiago murrizteko joera eta inportazio-produktuen kopurua etenik gabe gehitu izana.
Ixtear dagoen Petroplus Europako enpresa petrolio-fintzaile independieterik handiena da, 667.000 upel fintzen ditu egunero, 2.500 langile ditu eta azken sei hilabeteotan 300 milio dolar inguru galdu. Likideziari erantzun ahal izateko 1.000 milioi dolarretako kreditoa eskatu du baina banketxeek ez diote onetsi.
Ikatza herri-dirulaguntzak dituen energia da Espainian