Sokolov, onena. Baina ez berbetan
Amatiño
2012/02/19 23:00
Sokolovek pianoa jo besterik ez du egiten. Jo, onenak bezain ondo jo. Entzun nahi dionak entzun diezaion. Ulertu nahi dionak uler diezaion. Pianojolea da, ez hizlaria. Artista da, ez filosofoa. Sokolovek ez du musikaz baino komunikatzen. Ez dihardu esne-berbetan. Ez du inor ordezkatzen, ez du inor ordezkatzerik nahi. Bera bere burua da, bere arima, bere eskuak, bere atzamarrak... eskola guztien gainetik eta tradizio guztien azpitik.
Erantzunik ez
Txillardegiren omenez
Amatiño
2012/02/17 00:05
Omenaldi loretsu gutxiago eta zor-aitorpen gehiago. ETAk zein omenaldigileek Txillardegiri –eta, bide batez, Euskal Herriari– zor dioten aitortza: “Barkatu, Jose Luis, hik asmatu huen eta ez ginuan konturatu. Aitzindari hintzen eta belaunaldi bi kostatu zaizkiguk hartaz jabetzea”.
“Argazkigrafoak”
Amatiño
2012/02/15 23:00
Beti ere, paper gainean autografoak sinatze hori egon ondo dago. Baina, aukeran, argazkia nahiago, lagunei erakusteko eta bidaltzeko baino ez bada ere.
Manuel Lasarte
Amatiño
2012/02/13 23:38
"Basoko pintxe lanak bukatuta, Zumarragara joan zen morroi. Eta ganadu ferratzen ere jardun zuen han. Handik Eibarrera, ferratzaile: urtebeteko tratua eta hileko hemezortzi duro. Bigarren urtean hileko hamar pezeta gehiago. Lau urte pasatu zituen Eibarren, hamahiru urte eskas zituela joanda. Egunero goizeko bostetan esnatu eta lanera. Eta igandean nagusiaren baserriko lanak" (Iñaki Zubizarreta. BIDEGILEAK, 2007).
Andonaegineko olaetxea
Amatiño
2012/02/12 12:00
XVI. mendeko eraikin gutxi izango da gero Euskal Herri osoan zehar Altzolako Andoanegi dorretxea bezain ezezaguna, egunero egunero milaka beribil aldamenetik pasatu arren, bertatik bertara bospasei metrora baino ez. Deba ibaiaren eskuin-ibarrean.
Etorkizuna elektrikoa omen
Amatiño
2012/02/09 23:57
Ibil-en egitasmoak aurrera darrai, apurka-apurka eta isilik-misilik. Honezkero 109 argindar kargaleku ditu han-hemenka sakabanatuak Euskal Autonomia Erkidegoan zehar (14 Araban, 56 Bizkaian eta 39 Gipuzkoan). Aurten beste 300 kargaleku jarriko dituzte abian, baita sei ordezkaritza irekiko ere Espainian barrena. Honen guztiaren azpiegituraren kontrola Barakaldotik egingo da, Ibil-ek BEC-en duen ardatz nagusitik.
Neopreno eta surf
Amatiño
2012/02/08 21:50
Elur-melur ez nauk hire beldur, baditiat hondartzan neopreno eta surf
Ekonomia-egitura osoa aldatu beharra
Amatiño
2012/02/06 23:00
Espainia da, nabarmen asko gero, Europa guztian zehar langabeziarik handiena duen Estatua. Eta Espainiaren lanik eza ez da ziklikoa, lantzean behingo krisialdiei dariena alegia, oinarrizko ekonomia-egiturari berari datxekiona baino. Hau da, dugun ekonomia-sistema aldatzen ez baldin badugu ez dugu egoerarik aldatuko. Eta orain artekoa egiten jarraituz gero, orain arteko emaitza berberak jasotzen jarraituko dugu.
Jakin ez ala jakin nahi ez?
Amatiño
2012/02/04 23:00
Panorama eskasa. 2008an hasi zen krisialdia konpondu edo baretu ez ezik, areagotu egingo da 2012 urtean zehar. Aurtengoa azken bost urteotako txarrena izango omen da. Eduardo Zubiaurre ADEGIren lehendakariaren ustez, “egoera herri-erakundeek eta sindikatuek uste baino larriagoa” da. Baina nik ez dut sinesten.
Euskal Herriaren eskubiderik eza
Amatiño
2012/02/02 23:00
Lantzean behin, tarteka-marteka, gure arteko iruzurrik nabarmenetakoa suspertu ohi da Kilimon erreka bailitzan: “Euskal Herriaren eskubidea”. Ez dut nik, besterik gabe, kontrakorik esango baina bai ostera zehaztuko, Euskal Herriaren 'eskubidea' ez dela 'eskubiderik eza' baino egiazkoagoa.
