… eta gu Lurra biribila ala laua ote den eztabaidatzen
Amatiño
2023/05/09 09:00
Apirilaren 14ean. Ariane-5 espazioko suziria Guyanatik atera zen, “Juice” zunda zeramala. Misio europarra Jupiter planetara bidean abiatu zen, haren hiru sateliteen (Kalisto, Europa eta Ganimides) ingurura heldu eta bizitza posible egin lezakeen urik ba ote den aztertzeko. Bitartean, gutako hainbat Lurra biribila ala laua ote den eztabaidatzen...
Erantzunik ez
Bolivarren egiazko ametsen bila
Amatiño
2023/05/05 11:00
“Besterik sinestarazi nahi izan diguten arren, Bolivarren irudia ez da jarri bolivarismoaren mesedetan, chavismoaren eta beste hainbat egitasmo populisten zerbitzutan baizik” (El sueño de Bolivar y la manipulación bolivariana. Carlos Malamud. Alianza Editorial, 2021).
Muga-mugako herri xarnegua
Amatiño
2023/05/01 09:35
Euskaldunok, guk geuk ere, askorik ezagutzen ez dugun arren, gure arteko muga-herririk nabarmen zaharrenetakoa da Bidaxune. Baxenabarreko ipar-iparrean, Landetako zedarrietan, gaskoien eremuan, non xarnegu hitza, zentzu txarrekorik ez ezik, berezkoa den.
Anekdota eta kategoria: euskara eta gaztelaniaren arteko alde kritikoa
Amatiño
2023/04/27 07:45
Nerea Arostegik (Bilbao, 1991) argitara eman berri du “Euskaratú. Sabes más euskera de lo que crees” deritzon liburua. Arostegik berak azaltzen duenez, ez da filologoa, ez historialaria, eta ez du euskararen gaineko ikasketarik egin. Baina euskaldun berria da eta kazetaria. Eta, gainera, nahiko ausarta.
Edonori gustatzeko moduko filma
Amatiño
2023/04/23 20:05
“Filma gustatzen bazaizue… esan, ahalik eta jenderik gehienak ikus dezan”, eskatu zuen Lara Izagirre ekoizleak, Estibaliz Urresola zuzendariarekin eta Ane Gabarain zein Itziar Lazkano aktoreekin batera egindako aurkezpenean. Nekez aurkituko du, ordea, filma gustuko izango ez duenik.
Petrolioak ez omen du ordezkorik aurkitzen
Amatiño
2023/04/19 14:00
“Ulertarazi nahi dugu zergatik ez den gertatuko esaten denetik ezer, eta zergatik, hori ulertzen ez badugu, erabateko hondamendian amai dezakegun. Hondamendi horren lehen zantzua petrolioaren eskasia bera da”. Horregatik, liburuaren izena: 'Petrokalipsia'. Antonio Turiel (1). Txalaparta, 2022.
Arrautzen oiloa jaten ari
Amatiño
2023/04/15 23:30
Euskal Autonomia Elkarteko Industrian lan egiten zuten langileak %30 ziren 2000 urtean; %25, 2008an. eta %19,9 baino ez, 2022an. Alemanian, berriz, %27.
Hain zuzen, Eustat-ek jakinerazi berri duenez, une honetan 192.000 inguru dira Euskadiko industria-arloan diharduten langileak, sektore publikoan ari direnak honezkero 153.000 diren artean. Sekula ez dira bi kopuruok horren parekatuak izan.
Jesús Arpal irakaslearen bonhomia eta "vis" akademikoa
Amatiño
2023/04/11 22:00
Ez dut uste, gero, batere erraza izan daitekeenik euskarazko Wikipedian aurkitzea, erdarazko bertsioetan aipatzen ez den soziologorik. Balirudike ezinezkoa litzatekeela, gainera, Zaragozan jaioa izateaz aparte, euskaraz ez baleki. Baina bat, behintzat, izan bada: Jesús Arpal Poblador (1940-2023).
Erromatik Garaira, Madrilen eta Bilbon barrena
Amatiño
2023/04/07 23:30
Garaiko Valentin Zubiaurre musikagileak ez zuen sekula amestu ere egin, berak bekaz burutu zuen “Pasioa” zazpi aldiz kantatuko zenik, hamabost egunetan, Erroman, Madrilen, Bilbon eta Garain bertan. Horra non, 150 urte geroago, estreinako zabaldu den mundura, Bilboko Koralaren eskutik, Enrike Azurzaren zuzendaritzapean, Ana Otxoa, Beñat Egiarte, Julen Garcia eta Juan Laboreria bakarlariak barne.
Gaskoia: hain urrun eta hain hurbil
Amatiño
2023/04/03 08:00
Aitortu behar dut aurreko asteburuan entzun nuela, estreinako, Biarnoko gaskoiz luze samar hitz egiten. Ahurti eta Bardoze inguruan-edo, Vielhara autoz nindoala, ezustean sartu zitzaidan dialean frekuentzia ezezaguna (1), euskarazkoren (2) baten bila niharduela. Hasieran, Aran haraneko gaskoiaren itxurarik antzeman ezean, ez nuen zein hizkuntzatan ari ote zen sumatu ere egin.