Neopreno eta surf
Amatiño
2012/02/08 21:50
Elur-melur ez nauk hire beldur, baditiat hondartzan neopreno eta surf
2 erantzun
Ekonomia-egitura osoa aldatu beharra
Amatiño
2012/02/06 23:00
Espainia da, nabarmen asko gero, Europa guztian zehar langabeziarik handiena duen Estatua. Eta Espainiaren lanik eza ez da ziklikoa, lantzean behingo krisialdiei dariena alegia, oinarrizko ekonomia-egiturari berari datxekiona baino. Hau da, dugun ekonomia-sistema aldatzen ez baldin badugu ez dugu egoerarik aldatuko. Eta orain artekoa egiten jarraituz gero, orain arteko emaitza berberak jasotzen jarraituko dugu.
Jakin ez ala jakin nahi ez?
Amatiño
2012/02/04 23:00
Panorama eskasa. 2008an hasi zen krisialdia konpondu edo baretu ez ezik, areagotu egingo da 2012 urtean zehar. Aurtengoa azken bost urteotako txarrena izango omen da. Eduardo Zubiaurre ADEGIren lehendakariaren ustez, “egoera herri-erakundeek eta sindikatuek uste baino larriagoa” da. Baina nik ez dut sinesten.
Euskal Herriaren eskubiderik eza
Amatiño
2012/02/02 23:00
Lantzean behin, tarteka-marteka, gure arteko iruzurrik nabarmenetakoa suspertu ohi da Kilimon erreka bailitzan: “Euskal Herriaren eskubidea”. Ez dut nik, besterik gabe, kontrakorik esango baina bai ostera zehaztuko, Euskal Herriaren 'eskubidea' ez dela 'eskubiderik eza' baino egiazkoagoa.
Ene que risas hisimos al pasar por el Sendeja
Amatiño
2012/01/31 23:00
Lope Gartzia Salazar, Paulo Ulibarri, Emiliano Arriaga, Migel Unamuno, Resurrección M. Azkue, Gabriel Aresti, Ander Ros… denak ere sartaldeko euskaldunak, denak mintzo izan dira noizbait “sendeja” hitzaren gainean.
Burujabetza eta ekonomia lehiakorra
Amatiño
2012/01/29 21:30
Ertzaintzaren lehen andana (1982) kaleratu zenean, espainiar poliziaren tankera ez ezik britainiar “bobby"en eredua jarraitu beharra aldarrikatu zuen hainbatek. Eta Eli Galdos Herrizaingo Sailburuordeak erantzun zuen: "ondo dago ertzainak britainiar poliziaren pareko izan daitezen eskatzea. Saiatuko gara haien ospea merezi dezagun. Orain, euskal gizartea britainiarraren pareko izatea besterik ez zaigu falta".
Erregai-ekoizpenaren krisialdi europarra
Amatiño
2012/01/27 23:00
Aldaketa-garaiaz ez ezik, garai-aldaketaz ari ote garen konturatzeko ez dago Europako petrolio-birfindegien sektoreak bizi dituen larrialdiez jabetu baino. Europako birfindegi independienterik handiena den Petroplus konpainia suitzarrak atzo bertan aditzera eman zuenez, bere bost birfindegiak lehenbailehen itxiko omen ditu “ahalik eta baliorik gutxien gal dezaten”.
Aragoiko euskal izenak
Amatiño
2012/01/25 23:28
Idoia, Iguazel, Ixeia, Izan, Izarbe, Loarre eta Oroel dira, besteak beste, gaur egun Aragoi aldean bertakotzat jo eta indartzen ari diren pertsona-izenetakoak. Denak ere, itxuraz behintzat, euskal kutsudun izenak.
Altzolarainoko nabigazioa: historia vs fisika
Amatiño
2012/01/23 22:30
Ez du inork zalantzan jartzen XV., XVI. eta XVII. mendeetan Debatik Altzolara bitartean sekulako ibai-trafikoa izan zenik Debarroan zehar. Historia “nabigazioaz” mintzo da. Ingeniaritzak, ostera, ezinezkotzat jotzen omen du nabigatu ahal izana. Baina… zer da nabigatu?
Espelunguère
Amatiño
2012/01/21 19:30
Pirinioetako Parke Nazioanalean barrena batere mendizale ez diren lagunekin abiatzeko lekurik aproposenetako bat Espelunguère deritzan naba da. Parkinetik, hamar minutuko aldats gora baino ez dago goiko haran lauraino eta bidean, gainera, “Cascade d’Espelunguère” deitu ur-jauzia bertatik bertara ikusteko aukera. Bada gero makinatxo bat toki zatarragorik munduan.