Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Zereko zera baino zerago

Zereko zera baino zerago

Amatiño 2013/03/07 22:00
Laino guztien azpitik eta sasi guztien gainetik, Nicolás Madurok nolabait gogorarazi digu Arias Navarro, 1975eko azaroan telebistan azaldu eta esan zuenean, negar zotinka: “Españoles, Franco ha muerto”. Venezuelar lehendakariordeak hilabeteak daramatza iruzur egiten, lelokeriak esaten, jende xumea berotzen eta Chavez jainkotzen.
Zereko zera baino zerago

Nicolás Maduro

Madurok Chavez bera baino chavezaleago izan nahi du, menturaz. Baina ezina zaio, ez baita inondik ere Chavez. Amatiñoneko aitajaunak esan ohi zuenez, ezin gero zereko zera baino zerago izan.

Chavezek alde onak zein txarrak zituen, baina buruzagia hil osteko chavismoak barreiatu nahi izan duen estrategiak haren onenak uxatu ditu eta txarrenak areagotu. Horrelako oinordekoak izaki, chavismoak ez du etsai handirik behar izango.

Horrenbesteko erretorika, epika, lirika eta teologiarekin –alegiazko gaiztoen konspirazioak eta kanpotarren ustezko mehatxuak tarteko— Chavezen irudiak goiari eutsi ahal izango dio, agian, zati batean, baina azkenean, puxikarik arolena bailitzan, gainbehera egingo du eta, Axularrek aurreratu bezala, hondarrik gabeko itsasoan galduko.

Arias_Navarro

Carlos Arias Navarro, Carnicerito de Málaga, TVEn, 1975eko azaroaren 20an: "Españoles, Franco ha muerto".

Xabier Olarra Lizaso
Xabier Olarra Lizaso dio:
2013/03/09 07:04
Pisako dorrea
eroriko zelakoan zain egonak,
egon egonak egon egonak.
Zain zeuden gehienei lurra eman zaie
ehorztekoa, berriz, beti ehorztekotan.
Makur bada zuzen,
hor dirau kiretsa dariola zutik
eta iraungo zain daudenenga-a-a-a-tik.
Ai, ama!
Ai, ama!
Ai, ama!
Ai amaaaa!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: