Ongizatearen debaluatzea
Kontua da, ordea, Europar Batasunaren baitan euroa denez gero guztion diru bateratua, denok dugula dibisa berbera, ez ordea estatu guztietan aberastasun berdina.
Bistan da indarrean dugun dibisa espainiar aberastasunaren goitik ari dela aspaldiotan, eta dibisa eta aberastasuna parekatzeko euroa debaluatzerik ez dugunez gero, espainiar gizartea debaluatu beharra baino ez da geratzen.
Beste modu batez esanda, dirua debaluatu ezinean, geure ongizatea debaluatu beharko dugu. Hau da, txiroago izan eta bizi beharko dugu. Aberastasun gehiago sortzeko gauza ez garen artean behintzat.
2013 urterako aurreikuspenak