Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Irudi erromanikoak, hormaz horma aldatuak

Irudi erromanikoak, hormaz horma aldatuak

Amatiño 2013/03/03 12:55
Egun, mende erdi geroago, Jakako museoa da, hormairudi erromanikotan behintzat, Europakorik onenetakoa, munduko ikusgarrienetakoa beraz. Biziki merezi du sartu-irtena.

Sekula baino elur gehiago, kristoren eguraldi ona, Jaka gainezka dago medizalez eta eskiatzailez josita. Iluntzean jai-giroa kalez kale eta euskara erabat arrunta XI. mendeko San Pedro katedralaren inguruan. Uste baino beranduago heldu gara hiru adiskide bertako museora, hogeita hamar lagunentzat erreserbatu ohi den bisita gidatuan aukerarik gabe geratuko ote garen beldur. Berandu, bai, baina lehenak ordea, baita bakarrak ere, nahiz hormairudi erromanikoen sortarik ontxoenetakoa biltzen duen museo europarra izan.

Jakako hormairudi erromanikoen “historia” 1960ko hamarkadan hasi zen. Garai hartako garapenak edozenbat herrixka hustu zituen eta elizak eliztarrik gabe utzi. Baita antigoala-saltzaileen eraginez lapurretak gehitu ere. Giro hartan, mendetako arte-altxor hura alferrik galdu ez zedin, Jakako Gontzaindegiak (Iruñeko Artzapezpikuaren mendekoa) ahalik eta ondarerik gehiena Jakan bertan biltzea erabaki zuen eta, ondorioz, ari-arian, museo erromanikorik ikusgarrienetakoa osatu.

Hala ere, gurutzeak, kristoak, andramariak, liburuak, erlikiak eta gainerako piezak biltzea lan erraz samarra zen arren… zer egin, ordea, aldareetako paretetan mila urte inguru erantsita zeramatzaten margoekin?

Eta harrigarri badirudi ere, strappo deitu teknikaz baliatu ziren tokian tokiko hormairudiak (horma margotuak, alegia) erauzteko eta Jakako katedralaren klaustroaren hormetan ezartzeko.

Egun, mende erdi geroago, Jakako museoa da, hormairudi erromanikotan behintzat, Europakorik onenetakoa, munduko ikusgarrienetakoa beraz. Biziki merezi du sartu-irtena.

Bagues

Harrigarri bada ere, Baguesko elizaren hormairudi erromanikoek berrogei kilometro egin dituzte Jakan kokatzeko

Bagues patocrator

Are harrigarriago, marrazki kubista (?) honek mila urte ditu. Eta kubismoak ere ezin izan zuen kopiatu, 1961 urtean agertu baitzen

Oier A.
Oier A. dio:
2013/04/03 17:24
Zure sarrera honekin gogoratuta Jakako katedraleko museoa bisitau berri dugu. Gozatu dugu, bai helduok eta bai umeek ere bertako margo erromaniko, kapiteletako eskultura (musikarien kapitela ikusgarria iruditu zaigu) eta abarrekin. Eskerrik asko!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: